DEIALDIAK

JARDUERAK

Pau Figueres Ortiz artistaren “Donde las patatas, la coca-cola y la fanta” erakusketa

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2019/09/20

EDUKIA

Barriek programaren barruan dagoen erakusketa foru-aretoko erakusleihoan egongo da ikusgai irailaren 3tik urriaren 20ra arte.

Erakusketa barriek 2019 programaren barruan dago, eta, horren bitartez, Bizkaiko Foru Aldundiak arte-sorkuntzarako ematen dituen beken artista onuradunak banakako erakusketen zikloa amaituko da. Hurrenez hurren, artista hauen lanak ikusi ahal izan ditugu erakusleihoan: Endika Basaguren, Ohiane Iraguen eta Irati Urrestarazu.

Erakusketarako, objektuak instalatu dira Rekalde Aretoko espazioan. Eskulturen saila souvenir denda berezi bateko produktuak nahigabe iragartzen dituen ikonokraziaren bitartez aurkitutako, aldatutako eta zipriztindutako objektuetatik pentsatu eta eraiki dira.

Artistaren iritziz, "Donde las patatas, la coca-cola y la fanta" tresna kritiko batean transformatutako oroiminaren besarkadaren eta aukera den hipermodernitatearen gehiegikerietara begiratzeagatik sortzen da. Jarrera hori abiapuntu hartuta, hiria (post-hiriburua) oporretan joateko jolastoki bihurtzen duen berritasun orori aurre egiten dio, adierazi du. Haurtzaroko oroitzapenek deseroso egiten dute turistaren kameratik biltzen ez diren imaginario berrien eta negozio-forma berrien oraina, amaitu du.

ARGIBIDE GEHIAGO

    Argibide gehiagorako, jarri harremanetan erakunde deitzailearekin

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

Rekalde Aretoa, Rekalde zumarkalea, 30

Rekalde Aretoa