angle-left Zeinu Hizkuntza ikastaro 2 eta Psikomotrizitate Erlazionala ikastaro 1

PROGRAMAK ETA EKIMENAK

HEZKUNTZA ETA PRESTAKUNTZA

Zeinu Hizkuntza ikastaro 2 eta Psikomotrizitate Erlazionala ikastaro 1

2018/2019 ikasturtean, Busturialdeko gazteei zuzendutako “Psikomotrizitate erlazionala: aukera berdintasunerako eta emozioen lanketarako” formazioa antolatu dute eskualdeko Gazteria Zerbitzuek ‘Lana bilatzea, Lana da’ programaren barruan. Ikastaroa gainditzen dutenek, Eusko Jaurlaritzak homologatutako titulazioa lortuko dute.

Zeinu Hizkuntza ikastaroa: Helburua da gorrak diren eta ez diren pertsonen arteko komunikazioa erraztea eta komunikazio hori eragozten duten oztopoak apurtzea, elkarren arteko harremanak aberasteko. Ikastaroa bukatzean, dagokion hizkuntza-gaitasuna (B1) lortu dela ziurtatzen duen agiria (Eusko Jaurlaritzak, eguneratze-ikastaro bezala homologatuta eta Estatu mailan balioa duena) emango da,

Erakunde sustatzailea

  • Erakundea: Busturialdea eskualdea
  • Udala: Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz-Arteaga , Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrieta

Gaztedi proiektuaren araberako sailkapena

  • Estrategia: Hezkuntza eta Prestakuntza
  • Esku-hartzeko lerroa: Prestakuntza gaitasunetan

Argibide gehiago