angle-left 15 Lanekoak ez diren praktikak egiteko bekak

PROGRAMAK ETA EKIMENAK

ENPLEGUA ETA EKINTZAILETZA

15 Lanekoak ez diren praktikak egiteko bekak

Beken onuradunak izateko bete beharreko baldintzak:

18-25 urte izatea eskabidea aurkeztean.
Edo, 26-29 urte izatea eskabidea aurkeztean, betiere Gazteen Berme Sisteman altan emanda egotea.
Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera “Gaztedi Uribe Kosta” hitzarmena sinatu duten udalerrietako batetan erroldatuta egotea (Barrika, Berango, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz).
Lanbide-heziketako titulua izatea (erdi-mailako edo goi-mailako), edo goi mailako titulazioa ikaskuntza artistikoetan edo kirol arlokoetan izatea, edo unibertsitateko titulua edo profesionaltasun ziurtagiria edukitzea.
Gazteen Berme Sisteman izena emanda egotea, hala badagokio.
Prestakuntzarekin lotura zuzena duten hiru hilabetetik gorako lan-esperientziarik ez edukitzea.
Enplegu gabe egotea eta Lanbiden lan eskatzaile gisa agertzea.
Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galduta Zigor edo administrazio arloko zehapenik ez izatea.

Hartzaileak

“Gaztedi Uribe Kosta” lankidetza hitzarmena sinatu duten udalerrietan (Leioa, Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz) erroldatutako 18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduriko Lanekoak ez diren praktikak egiteko beka programa. Praktikak, inguruko enpresetan egingo lirateke. Praktiken ezaugarriak dira: praktikaldiaren iraupena: 6 hilabete; lanaldia: 30 ordu astean; bekaren zenbateko 500 €/hilerokoa izan da.

Erakunde sustatzailea

  • Erakundea: Uribe Kosta eskualdea
  • Udala: Leioa, Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz

Gaztedi proiektuaren araberako sailkapena

  • Estrategia: Enplegua eta Ekintzailetza

Argibide gehiago