2019ko arte sorkuntzarako beka eta laguntza berrietan izena emateko epea zabalik

Hezkuntza eta prestakuntza

Arte sorkuntzarako beka eta laguntza berriak ditu gazteen artean talentu artistikoaren prestakuntza sustatzeko.

Aldundiak arte sorkuntzarako beka eta laguntza berriak onartu ditu gazteen artean talentu artistikoaren prestakuntza sustatzeko, guztira 275.000 euro jarriz.

Jarraian beka eta laguntza bakoitza zehazten da eta bakoitzarentzat jarritako zenbatekoa:

Arte plastiko eta ikus-arteak

-Arte sorkuntzako proiektuak egitea helburu izango duten bekak. Proiektu horiek prestakuntza-zentro espezializatuetan eta erreferentziazkoetan garatu ahalko dira -> 55.000€

Arte Dramatikoa

-Honako xede hauek dituzten beketarako: antzezleen prestakuntzarako eta hobekuntzarako ikasketak; antzerki-zuzendaritza, eszenografia, luminoteknia, soinu eta jantziteria ikasketak; eta zinema-zuzendaritzarako trebatzeko ikasketak, Bizkaitik kanpo egiten badira-> 58.000€

-Laguntzak arte dramatikoko eremuan ikastaroak egiteko, edonon eta edozein motatako zentroetan (publikoetan zein pribatuetan)-> 12.000€

Musika arloa

-Musikaren arloko bekak. Bizkaitik kanpo ematen diren prestakuntza edota hobekuntza ikasketak egingo dira kontserbatorioetako ikasketa-planetan onartutako edozein instrumentuko hobekuntza musikalerako, bai eta zuzendaritzarako edo konposiziorako ere ->68.000€

-Musikarako laguntzak: mintegiak, eskola magistralak, ikastaroak zentro espezializatuetan (publiko nahiz pribatuak) edo izen handiko irakasle partikularrekikoak, edonon, Bizkaiko Lurralde Historikoan egiten direnak salbuespen bakarra izanda. Aurrean aipatutako arloei egin beharko diete erreferentzia, eta betekizun berberak bete beharko dira, titulazioari dagokionez, haiek eskuratu ahal izateko-> 7.000€

Dantza

-Dantza arautuko prestakuntza eta hobekuntza ikasketak egitea izango da beken helburua, baita koreografiako prestakuntza ere, Bizkaitik kanpo ematen dena->61.000€

-Dantzarako laguntzak-> 14.000€

Eskaerak aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 21etik otsailaren 21era bitartekoa izango da, bi egun horiek barne. Informazio gehiago: http://ow.ly/XJ5T30nqP4c

“Gazteen artean talentu artistikoaren prestakuntza sustatzeko beka eta laguntzak”