Zabalik Europar Batasunarekin zerikusia duten ikasketak egiteko beken deialdia

Hezkuntza eta prestakuntza

2019-2020 ikastaroan, Europar Batasunarekin zerikusia duten gaiei buruzko espezializazio ikasketak egiteko beken beste edizio bat daukagu hemen.

Helburua ikasleek Europako unibertsitateak, erakundeak eta ekonomia sakon ezagutzea da.

Beka horiek unibertsitate gradudunentzat edo lizentziadunentzat dira, batez ere Ekonomiako, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako, Zuzenbideko, Politika eta Administrazio Zientzietako edo Soziologiako ikasketak egin dituztenentzat.

Beka bakoitza 24.000 eurokoa izango da ikasketak Brujasko Europa Ikastegian egiten dituztenentzat. Beste unibertsitate batzuetan ikasten dutenentzat, berriz, 12.000 eurokoa izango da, bidaia, ostatu eta egonaldi gastuetarako, tasa akademikoetarako, inskripziorako eta matrikularako.

Beka eskatu ahal izateko baldintzak:

  • Bizkaian bizitzea 2014ko uztailetik edo lehenagotik, edo ikasketak egin izana Bizkaiko Lurralde Historikoan kokatutako unibertsitate edo fakultateren batean.
  • Eskatzen diren unibertsitate ikasketak 2015eko ekainean edo geroago amaitu izana.
  • Hizkuntzak oso ondo jakitea. Aukeratutako unibertsitatearen arabera ebaluatuko da.
  • Brujasko Europa Ikastegirako beka eskatzen bada, ezinbestekoa izango da ingeles eta frantses maila oso ona frogatzea.

Eskaera-inprimakiak Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Nagusian daude eskura eta web-orriaren bitartez ere deskargatu daitezke. Zure eskaera maiatzaren 31 baino lehen aurkeztu dezakezu.

“Europar Batasunari buruzko prestakuntza jaso unibertsitate ospetsuetan!”