Ordainketa bakarra eta zuzeneko laguntzak

PROGRAMAK ETA EKIMENAK

ENPLEGUA ETA EKINTZAILETZA

Ordainketa bakarra eta zuzeneko laguntzak

Ordainketa bakarra nekazaritza-abeltzaintzako politika erkidearen 2003ko aldaketaren ondorioz ezarri zen abeltzainen errenta laguntzeko sistema bat da; sistema honekin laguntza eta ekoizpena bereiztu egiten dira, eta bidezkoak diren kontrol administratiboak eta tokian bertan egiten diren kontrolak egin ostean zehaztu modukotzat onetsiko den azalera aitortuaren arabera jasotzen da. Azalera hori baldintza egokietan mantendu behar da eta, halaber, ingurumen, animalien ongizate eta elikagaien segurtasunaren arloetako beharkizun jakin batzuk bete behar dira.laguntza zuzenak abeltzaintzako sariak dira, ondoko hauetarako:- behi-okelaren kalitatea hobetzea.- behi ume-hazleak dituzten abeltzainen berariazko desabantailak konpentsatzea.- ardi-azienda eta ahuntzaziendaren ekoizpenen kalitatea hobetzea.- ahuntz-aziendaren sektoreko abeltzainen berariazko desabantailak konpentsatzea.- esnetarako behien sektoreko abeltzainen berariazko desabantailak konpentsatzea eta esnearen eta esnekien kalitatea hobetzea.- behi ume-hazleagatiko saria.- ardi-azienda laguntzea.  

Hartzaileak

18 urtetik gorakoa

Helburuak

Euskal gazteengan norberaren konturako enpleguaren sorketa piztea, ekonomia suspertzeko higiarazle gisa 

Erakunde sustatzailea

  • Erakundea: Bizkaiako Foru Aldundia
  • Saila: Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko
  • Helbidea: Nekazaritza zuzendaritza nagusia

Gaztedi proiektuaren araberako sailkapena

  • Estrategia: Enplegua eta Ekintzailetza
  • Esku-hartzeko lerroa: Autoenplegua

Programaren datuak

  • Tipologia
    • Laguntzak eta diru-laguntzak
    • Familia edo pertsona fisikoei
  • AURREKONTUA

    650.000.00 €