Bay of Biscay Festibalerako sarrerak salgai

Kultura eta sormena

Bay of Biscay hiru eguneko jaialdia da, bertako zein nazioarteko eszena musikalaren eta gastronomiaren onenaz gozatzeko.

. Jaialdi paregabea leku paregabean. Santa katalinan izango da, Bermeon, uztailaren 26tik 28ra.

Jaialdian, “We are BC” ardatza euskal musika-eszenari buruzkoa izango da eta “We are Music” nazioarteko lehen mailako taldeei buruzkoa. Artista gonbidatuen artean, Rufus Wainwright eta Mon Laferte bezalako abeslarien izenak nabarmentzen dira. Gainera, Backyard Babies eta Caravan Palace taldeek ere joko dute, beste askoren artean.

Jaialdiaren beste elementu garrantzitsua gastronomia da, salmenta gune batekin eta euskal produktuen dastaketa, “showcases” gune batekin eta gastronomia tailerrekin. Igandean, uztailak 28, Andoni Luis Aduriz eta Xabier Gutierrez, Mugaritz eta Arzak jatetxeen chefek, hurrenez hurren, sukaldaritza eta iraukortasunaren inguruko ikuskizuna eta dastaketa eskainiko dute.

Banakako sarreraren prezioa ostiralerako edo larunbaterako 40€-koa da, hiru eguneko abonua 70€-koa izango da. Jaialdiaren webgunean aldez aurretik eros daitezke.

Informazio gehiago: http://bayofbiscayfestival.eus/

Sarreren erosketa Internet bidez: http://bayofbiscayfestival.eus/entradas/

“Ingurune paregabean nazio eta nazioarte mailako musika eta gastronomia eszenak hartzen dituen jaialdia”