DEIALDIAK

BEKAK

AIC international approach Bekak

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2019/09/27

BALDINTZAK

  • 30 urte baino gutxiago edukitzea beka hasten den egunean.
  • Administrazio-egoitza Bizkaian edukitzea.
  • Unibertsitate-mailako agiriren baten jabe izatea, eta beka hasten den egunean karrera-amaierako proiektua aurkeztuta edukitzea. Ez da baztertzen duen ikasketa-agiririk, espezialitate guztiak baloratuko dira.
  • Langabezia-egoeran egotea.
  • Aurretik esperientziarik ez edukitzea beketan eskaintzen direnen antzeko lanpostuetan.

EDUKIA

Programa honek 20 urtez beherakoei atzerrian dauden automozioaren sektoreko euskal enpresetan gehienez ere 9 hilabeteko iraupeneko lan-esperientzia edukitzeko aukera ematen die.

Gutxienez hilean 1.200 euroko zuzkidura ekonomikoa emango da (kopuru hori handiagoa izan daiteke destinoko herrialdearen arabera), mantentze-gastuei eta etxebizitzaren alokairu-gastuei eta joan-etorriko hegazkin-txartela kontratatzeko gastuei aurre egiteko aukera emango dizutena.

Programan izena emateko, nahikoa duzu programan izena emateko botoia sakatzea, klik bat eginez. Behin horrela eginda, inprimaki bat bete beharko duzu, bertan zure datu pertsonalak eta interesatzen zaizkizun herrialdeak adieraziz, gero AIC-tik lan-aukera bat bilatzen laguntzeko. Ezin besteko garrantzia du zuk BAKARRIK adieraztea bene-benetan interesatzen zaizkizun herrialdeak, hala egiteak guri zure ezaugarrien araberako enpresarik onena bilatzen lagunduko digu eta.

Herrialdeak aukeratu ondoren, zure curriculuma erantsi beharko duzu, pdf formatuan, eta “Arrazoitze-eskutitza” bete beharko duzu, zure proiektua zein proiektu edo/eta enpresa motatan garatu nahiko zenuke adieraziz.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Automotive Inteligence Center

94 656 94 00

Parque Empresarial Boroa, P2A-4 (Amorebieta-Etxano)

aic@aicenter.eu