DEIALDIAK

BEKAK

BBK-UNESCO nazioartekotze bekak

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2019/10/22

EDUKIA

Pariseko egoitzan aritzeko bi beka eskaintzen dituzte. Beka bat UNESCOko Finantza Kudeaketarako Bulegoan aritzeko da eta bestea erakunde honetako Barne ikuskapen zerbitzuan (Auditoria) lan egiteko da.

-Iraupena: Bekaren onuradunek 6 hilabetez lan egingo dute UNESCOn, 2020ko urtarriletik ekainera.

-Beken edukiak:

Bekadun bakoitzari hamar orduko prestakuntza-ikastaroa eskainiko zaio, Nazio Batuen eta UNESCOri buruzkoa. Formazio hau UNESCO Etxeak emango du UNESCOn lanean hasi aurretik.

Beka bakoitzak 10.000 € gordineko zuzkidura ekonomikoa du. Dotazio honek barne hartzen du: hileko ordainketa, Bidaian laguntzeko asegurua, Gizarte Segurantzaren kotizazioaren gastuak eta PFEZ retentzioaren gastuak.Bekaren  ordainketa Kutxabankeko kontu zenbaki baten egingo da. Kontu zenbaki honen titularra bekaren onuraduna izango da.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Unesco Etxea

94.427.64.32

Isozaki Atea, Plaza de la Convivencia, 12, Local 1 (Bilbao)