Beldur Barik berdintasunaren aldeko ikus-entzunezko lehiaketak azaroaren 5ean du epemuga

Hezkuntza eta prestakuntza Osasuna eta ongizatea

Atera zure Beldur Barik jarrera!

Gizonen eta emakumeen berdintasuna sustatzea helburu duela, X. Beldur Barik Ikus-entzunezko lehiaketak emakumeek jasaten duten bereizkeriaren inguruko gogoeta irekitzea bilatzen du.

Zure lana azaroaren 5era arte bidali dezakezu, eta kontuan hartzekoa izateko, aurkeztutako ikus-entzunezkoak Beldur Barik jarrera islatu beharko du. Hau da, emakumeen aurkako indarkeria gainditzeko, eta harreman aske eta ez-sexistak eraikitzeko konpromisoa.

Halaber, zure lanak formatu digitala izan behar du, hiru minutuko gehienezko luzera eduki, lehiaketaren helburuari erantzun (indarkeria sexista prebenitzea), originala dela bermatu, eta musika eta irudi autoretza eskubideak errespetatu.

Parte-hartze baldintzak

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi bazara, eta 12 eta 26 urte artean badituzu, partaide izateko baldintzak betetzen dituzu. Behin zure lana prest duzula, hurrengo kategorietatik dagokizuna aukeratu beharra duzu:

  1. kategoria: 2006an eta 2007an jaiotakoak
  2. kategoria: 2001 eta 2005 bitartean jaiotakoak.
  3. kategoria: 1993 eta 2000 bitartean jaiotakoak.

Gainera, jakin ezazu banaka edo taldeka inskribatu zaitezkeela!