DEIALDIAK

LEHIAKETAK

X. Beldur Barik, ikus-entzunezko lehiaketa 2019

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2019/11/05

BALDINTZAK

Euskal Autonomia Erkidegoko 12 eta 26 urte arteko neska-mutilek parte hartu ahal dute, hiru
kategoriatan:
 1. kategoria: 2006an eta 2007an jaiotakoak (2019an 12 edo 13 urte beteko dituztenak)

2. kategoria: 2001 eta 2005 bitartean jaiotakoak (2019an 14-18 urte beteko dituztenak)

 3. kategoria: 1993 eta 2000 bitartean jaiotakoak (2019an 19-26 urte beteko dituztenak)


Banaka edo taldeka parte hartu ahal da, ikastetxe gisa edo ikasgela gisa.

EDUKIA

Beldur Barik programak Beldur Barik Jarrera! lehiaketaren 10. edizioa deitu du. Lehiaketa honetan, emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatuko da. Lan horiek errespetuan, berdintasunean,  askatasunean eta autonomian, erantzukizun-kidetzan eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dituzte.
Parte hartzen duten proiektuek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Emakumeen aurkako indarkeria mota  guztiak gainditzeko, eta harreman libre, errespetuzko, parekide, dibertso eta ez-sexistak eraikitzeko  konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da, nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen matxismoaren aurkako konpromisoa.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Beldur Barik

688 804 672

info@beldurbarik.eus

Beldur Barik