BIMEren hurrengo ediziorako kartel zabala

Kultura eta sormena

Beste urte batez BIME jaialdia BECera itzuliko da!

Bizkaia International Music Experience-aren seigarren edizioa azaroaren 1 eta 2an egingo da. Ez galdu udazkeneko musika ekitaldi hau, Europako jaialdi onenetariko baten aintzatespena duena.

Jaialdi aparta, hiru ikuspegi dituena: “Pro” bertsioa, sektoreko profesionalen hitzaldietara zuzenduta, eta “City”, musika-ikuspegian, nazioarte eta estatu mailan etorkizun oparoa izango dutenak ezagutzeko. Nabarmentzen dena BIME Live 2019 da, bertan kontzertuak eta musika dira benetako protagonistak.

Kartel zabala, nazioarte zein estatu mailako ordezkaritzarekin, Kraftwerk 3D, Carolina Durante eta Jamiroquai taldeak nabarmenduz, besteak beste. Gainera, Mark Lanegan abeslari eta konpositoreak ere joko du, baita Amaia Romero, Operación Triunfo-ko irabazleak ere.

Jada sarrerak erosi daitezke “Live” bertsiorako jaialdiaren webgunearen bitartez; bi eguneko abonamenduak 65€ balio du. Beste aldetik, BIME Pro sarrera doakoa izango da edukiera osatu arte. Ez geratu lekurik gabe!

“Ez galdu udazkeneko musika ekitaldia, Europako jaialdi onenetariko baten aintzatespena duena”