Bizikletaren erabilera sustatzea. Heziketa lanak

PROGRAMAK ETA EKIMENAK

OSASUNA ETA ONGIZATEA

Bizikletaren erabilera sustatzea. Heziketa lanak

Bizkaiko bizikleta plan nagusiaren eremuan, foru aldundiak hiru jarduera berri aurkeztu ditu, bizikletaren erabilera sustatzeko asmoz. Batetik, bizkaiko bidegorrien gida bat, gomendatutako ibilbideekin batera. Bestetik, bizikletaz egiteko irteera antolatuen programa. Azkenik, informazio horiek eta bizikletarientzat interesgarri izan daitezkeen beste batzuk dituen web orri berria.
Lehenengo atalean gomendatutako 9 ibilbide deskribatzen dira, eta honako hauei buruzko informazioa eskaintzen da: distantziak, distantzia horiek egiteko denbora, zailtasun maila, tarte batzuetan egon daitekeen trafikoa, gomendatutako bizikleta mota eta hiru dimentsiotako Bizkaiko plano batean kokatzeko behar den informazio grafiko guztia. Halaber, bizikletaz egiteko ibilbide-sarea datuetan edo Bizkaiko planoan kontsulta daiteke. Sare horretan, gainera, eraikitako bidegorriak, eraikitzen ari direnak, proiektuan daudenak eta udal plangintzetan daudena ere ikus daitezke. Bizkaibici Foru Aldundiaren proposamena da, Euskadi txirrindularitza iraskundearekin lankidetzan aurkeztu duena. Proposamen horren helburua Bizkaiko ibilbideetan zehar irteera gidatuak antolatzea da, udan zehar.
Bizikletaren erabilpena sustatzeko gela pedagogikoaren funtzio nagusia bizikletaren erabilera, garraiobide, aisialdirako eta kirolerako, eta gozamenerako izan daitezkeen ezagutzak eta esperientziak irakastea eta ematea da.

Helburuak

Eskola-ikasleen artean kirola areagotzea, eskaintza erakargarri baten bidez eta administrazioekin eta ikastetxeekin elkarlanean  

Erakunde sustatzailea

  • Erakundea: Bizkaiako Foru Aldundia
  • Saila: Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko
  • Helbidea: Azpiegituretarako eta Lurralde garapenerako zuzendaritza nagusia

Gaztedi proiektuaren araberako sailkapena

  • Estrategia: Osasuna eta Ongizatea
  • Esku-hartzeko lerroa: Bizi osasuntsurako ohiturak

Argibide gehiago

Programaren datuak

  • Tipologia
    • Zerbitzuak
    • Erkidegoko bazkidea
    • Jarduera-programak