Zabalik Bizkaidatz literatura sariaren XI. edizioan izena emateko epea

Kultura eta sormena

Ez izan zalantzarik! Jarraitzeko prest? Orain zure txanda da

Beste urte batez Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaidatz literatura saria egingo du. Bizkaitarrek haien irudimena hegan egiten utz dezaten eta jada idatzita dauden bi istorioen hasierekin kontakizunak sor ditzaten.

Euskaraz, Sonia González-en “Karma” lana jarraitu eta amaitu beharko da, idazleek proposatutako istorio eta pertsonaietara egokituz. Gaztelaniaz, Pedro Ugartek “El propietario de las naranjas” lanaren hasiera idatzi du.

Aurkezteko beharrezkoa da 16 urte baino gehiago izatea. Kontakizuna euskaraz zein gaztelaniaz egin daiteke, eta gutxienez 12 eta gehienez 15 orrialdeko luzera izan beharko dute.

Eskaera aurkezteko hiru bide daude:

1-Online, Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez

2-Eskura entregatu, erregistroaren bulegoan eta Laguntza herritarrentzako arretan (k/ Diputazioa, 7 48008 Bilbo)

3-Helbide horretara postaz dokumentuak bidali.

Bizkaidatz literatura sariak bizkaitarrek haien irudimena hegan egiten uztea du helburu”