Break on Stage Bilbo 2019

Kultura eta sormena

Break on Stage 2019, Kultura Urbanoen Nazioarteko Jaialdia, apirilaren 6an itzuliko da! Aurten Bilbao Arenan izango da, 18:45etik aurrera. Aukera paregabea da Europa mailan dauden kultura urbanoen ikuskizun hoberenak ikusteko ekitaldi bakar batean.

Aurten, jaialdiak 4 ekitaldi nagusi izango ditu:

  • Nach rap abeslariaren kontzertua.
  • Dantza Urbanoen Lehiaketa. Aurre sailkapenak egingo dira Elorrio, Derio eta Aretxabaletan. 6 hoberenak iritsiko dira Bilbao Arenara. Junior eta nagusien kategoriak.
  • Nazioarteko Break Dance Lehiaketa.
  • Scooter Lehiaketa: hainbat pilotuk parte hartuko dute. Gainera, proba honek “World Rollers Game”-erako klasifikazio gisa balio du.

Finkatuta dagoen jaialdi parte hartzaile zein publiko ugaria du. Aurreko urtean ia 5.000 ikusle bildu ziren. Sarrerak dagoeneko salgai daude Kutxabank kutxazainetan edo web bitartez. Prezioari dagokionez, 8-14€ bitartean ibiliko dira.

Sarrerak: https://tickets.kutxabank.es/#/es/detalle/BREAK2019@Janto_KB/BALV

Helbide elektronikoa: info@breakonstage.com

Argibide gehiago

http://www.breakonstage.com/

“Break on Stage aukera paregabea da Europa mailan dauden kultura urbanoen ikuskizun hoberenak ikusteko ekitaldi bakar batean”