DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

Lan Arriskuen Prebentzioa (PRL): Oinarrizko prestakuntza (Eraikuntza-Metala)

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2019/05/27

EDUKIA

Busturialdeko gazteria zerbitzuek, laneko arriskuen prebentzioko (PRL) oinarrizko ikastaroa (60 ordukoa) antolatu dute eskualdeko gazte langabeentzat eta langileentzat, ERAIKUNTZA/METALA sektoreetarako, ‘Lana bilatzea, Lana da’ programaren barne.

Ikastaroaren helburua da eraikuntza sektoreko eta metalaren sektoreko lan-hitzarmenetan jasota dauden prebentzioko prestakuntzaren edukiak eskuratzea eta, horren bidez, laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko funtzioak betetzeko ezagutzak lortzea.

Prestakuntza hau 2019ko ekainaren 3tik 21ra bitartean emango da, hiru astez, Bermeoko Merkatu Plazan, Bermeoaldeko Behargintzaren ondoan, goizeko ordutegian, 09:30etik 13:30era, hain justu. Euskal Herriko Eraikuntzako Lan Fundazioko (Fundación Laboral de la Construcción) irakasleek emango dute ikastaroa.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Gaztedi Busturialdea

GIZ Bermeo 94 617 91 58, GIB Gernika94 627 02 15 edo URREMENDI 94 625 76 09

info@gaztedibusturialdea.eus

Gaztedi Busturialdea