DEIALDIAK
JARDUERAK
Cine fórum #BazterretikErdira
ITXIA
Aurkezpen-epea
Epea amaituta 2019/11/26
BALDINTZAK
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) lantaldeak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude.
EDUKIA
#BazterretikErdira Zineforuma barnean lau pelikulako landuko ditugu. Lau saioak Bilboko Kubrick-en izango dira
Zinema zazpigarren artea dela errepikatzen da maiz. Gainera, mezuak helarazi eta gizartean eragiteko sekulako indarra du: diskurtso jakinak zabaldu, ideiak hedatu, aurreiritzien aurka lan egin, hausnarketa sustatu, jokabideak ezbaian jarri, etab. Hori dela-eta, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) sexualitatea eta honen aniztasuna landu duten hainbat film jorratuko ditugu #BazterretikErdira Zineforuma barnean.
2019an zehar egingo ditugun lau proiekzioren bitartez gorputz eta identitate anitzi buruz hitz egin nahi dugu. Horretarako, lehenik filma ikusiko dugu gaia zein modutan eta zein ildoren bitartez jorratzen duen jakiteko eta, ostean, eztabaida irekiaren bitartez planteatutako hausnarketa horietan sakonduko dugu diskurtsoak eratzeko asmoz.
Hauek dira zure agendan gorde beharreko beste datak (hauek ere Kucrick-en proiektatuko dira):
- Apirilak 30: Yes, Bar Bahar (2016)
- Maiatzak 28: Yes, we fuck (2015)
- Irailak 24: Carmen y Lola (2018)
- Azaroak 26: Girl (2018)
Azaroaren 26an
Girl Lukas Dhontek 2018an zuzendutako film belgikarra da. Izendapen eta sari andana jaso zituen, besteak beste, Donostiako Zinemaldiko publikoaren saria.
- Noiz: Azaroak 26, 18etan
- Non: Hika Ateneo, Calle Ibeni, 1 (Bilbao).
- Izen-ematea: https://forms.gle/zFpoe5vAoAZZPFa57
EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.
ARGIBIDE GEHIAGO
- jpg Kartela (JPG 1.1MB)
DEIALDI-EGILEA
Euskadiko Gazteriaren Kontseilua
94 44 36 143 / 615 749 929 (Irati)
Autonomia 44 (Bilbo)