DEIALDIAK

JARDUNALDIAK

Ezagutu lan kontratuak, ezagutu zure eskubideak!

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2019/05/15

EDUKIA

  • Noiz: Maiatzaren 15ean (asteazkena).
  • Non: EGKren Bilboko egoitzan (Autonomia kalea, 44).
  • Ordua: 17:00etan.

Gazteon lan egoera aipatzen dugunean salbuespenezko hainbat egoera azaleratzen dira: bekak, praktikak, lanaldi partzialak, Aldi Baterako Laneko Enpresa (ABLE) bidezko kontratazioak, etab. Horrek egun gazteongan eragin zuzena duen prekarietatea areagotzen du. Izan ere, askotan lan eskubideen eta lan baldintzen ondorioen gainean beharrezkoa den informazio eta formazioa falta da. Horregatik, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK), CCOO sindikatuaren laguntzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin (BFA) eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin (GFA) elkarlanean, Ezagutu lan kontratuak, ezagutu zure eskubideak!Formakuntza antolatu dugu.

Gazteek haien lan eskubideak eta kontratuak ezagutu, kontratazio formula berezi ezberdinek eskubide hauek nola urratzen dituzten identifikatu eta formula hauek epe motz, ertain eta luzean zer nolako arazoak sortzen dituzten aztertuko dugu Emantzipa…Zer? enplegu eta etxebizitza lantaldean. 

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

945 22 06 01 / 688 73 71 53 (Ania).

Autonomia 44 (Bilbo)

bizibaldintzak@egk.eus

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua