DEIALDIAK
IKASTARO ETA TAILERRAK
Zeinu Hizkuntza ikastaro trinkoa Gernikan (A1 eta A2)
ITXIA
Aurkezpen-epea
Epea amaituta 2019/09/11
BALDINTZAK
Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazteek lehentasuna izango dute.
EDUKIA
Busturialdeko gazteria zerbitzuek, Zeinu Hizkuntza hasiera mailako (A1-A2) ikastaro trinkoa antolatu dute eskualdeko gazteentzat, ‘Lana bilatzea, Lana da’ programaren barne.
Aipatu prestakuntza irailaren 18tik urriaren 30era arte emango da, goizeko ordutegian (09:00-13:00), Gernika-Lumon. Urriaren 28an, Urriko Azken Astelehena jaia ospatzen denez, ez da ikastarorik izango.
Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioak emango du ikastaroa. Helburua da gorrak diren eta ez diren pertsonen arteko komunikazioa erraztea eta komunikazio hori eragozten duten oztopoak apurtzea, elkarren arteko harremanak aberasteko.
Ikastaroak 140 orduko iraupena izango du (120 ordu presentzial + 20 ordu ez presentzial) eta 15 ikaslek hartu ahal izango dute parte, gehienez.
ARGIBIDE GEHIAGO
DEIALDI-EGILEA
Gaztedi Busturialdea
94617 9158 (Bermeo) 94 625 7609 (Urremendi LGE) 94 627 0215 (Gernika)