Diseinua gogoko duzu? “Design Week” zure zain dago!

Enplegua eta ekintzailetza

Azaroaren 14tik 21era ezin duzu Bilbao Bizkaia Design Week galdu, diseinuaren eta sormenezko industriaren egundoko ekitaldia.
Diseinuak erakartzen bazaitu, aste guztian zehar sektoreko profesionalak haien lanaldietan nola aritzen diren ezagutu ahalko duzu. Nazioarteko elkarretaratzeak sormen industrian murgilduko zaitu eta diseinuak lan munduan zer-nolako irteerak dituen erakutsiko dizu.
‘Future us! Design Driven Future’ lelo duelarik, #BBDW19 gogotsu dator aurten, jarduera anitzeko programa aurkeztuz. Animazio, ikus-entzun, ilustrazio, arkitektura, moda, teknologia edo bideo-jokoen arloko ikastaro, hitzaldi, erakusketa eta bileren artean ezinezkoa da zure gustukoa den zer-edo-zer ez aurkitzea.
Bilbao Bizkaia Design Week azaroaren 14tik 21era ospatzen da eta leku eta ordutegi ezberdinetan, beraz, programa ikustea gomendatzen dizugu zure intereskoak diren jarduerak non eta noiz diren jakin dezazun.

"Bilbao Bizkaia Design Week, diseinuaren eta sormenezko industriaren egundoko ekitaldia"