EDP Bilbao Night Marathon 2019an izena emateko azken egunak!

Kultura eta sormena

EDP Bilbao Night Marathonen 11. edizioa urriaren 19an izango da, eta aurreko urteetan bezala, hiru distantzia ezberdin izango ditu hautagarri: 42k, 21k eta 10k.

Gaueko maratoian izena emateko epea urriaren 13an bukatuko da, lehenago amaitzeko aukera ere egonez, data aurretik inskribatutako pertsonen kopurua 12.000ra helduz gero. Honetan parte hartu ahal izateko, lasterketaren egunean 18 urte eduki beharko dira. Salbuespen gisa, 16 urtetik aurrera 10 kilometroko modalitatean parte hartu ahalko da, beti ere, aita, ama edo legezko tutorearen baimena aurkeztuz.

 

EDP Bilbao Night Marathonen eskaintzen diren hiru distantzietako ibilbideak hiriko gune enblematikoetatik igarotzen dira. 10 kilometroko pirata lasterketak, 21eko maratoi erdiak eta 42ko maratoiak San Mames zelaiaren zabaldegitik irteten dira, eta Guggenheim Museoan dute helmuga. Bidetik, hurrengoetatik egiten dute paso: Euskalduna Jauregia, On Diego López Haroko Kale Nagusia, Isozaki Dorreak, Zubizuri, Arriaga Antzokia, Guggenheim Museoa eta Udaletxea, besteak beste. Ukaezina da egundoko ikuskizuna dela, nahiz eta lasterketako partaide ez izan, animatzera hurbildu nahi direnentzat.

 

Halaber, giro ona hiri guztian somatuko da. Bilbon musika talde eta DJentzako zortzi agertoki izango dira, lasterketaren egoera zuzenean jorratuko duten hiru esatari eta zenbait pantaila, su artifizialak eta argiztapen bereziak hiriko eraikin berezienetan. Ez galdu!

Ikuskizun bikaina