2019an, “ERTIBIL-BIZKAIA” berriro ere gurekin

Kultura eta sormena

Ertibil-Bizkaia” ikusizko arteen erakusketa ibiltari bat da, non Bizkaiko artista gazteek parte hartzeko aukera duten. Modalitate hauek hartzen ditu: pintura, eskultura, grabatua, argazkigintza eta DVD-bideoa. Saritutako lanak erakusketa ibiltari honetan jartzen dira ikusgai, hainbat udalerritan.

Aurreko edizioan, espezialitate guztietako 90 artistak egindako 124 lanek hartu zuten parte. Horrez gainera, sari berezien irabazleek aukera izan zuten hiru hilabeteko egonaldia emateko Japoniako egoitza artistikoetan. Aurten ere, halako sariak emango dira, Bizkaiko artistak erreferentziako beste sorkuntza-espazio batzuetan nazioartekotu daitezen.

Hemen informazio guztia daukazu

Hona hemen eskabideak aurkezteko epea:

  • Eskabidea Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aurkezten dutenentzat:

- Dokumentazioa: 2019ko urtarrilaren 30etik otsailaren 7ra (biak barne).

- Lana: 2019ko otsailaren 6an eta 7an, 10:00etatik 13:30era, Basauriko Elkartegian.

  • Aurkezpena modu presentzialean egiten dutenentzat: dokumentazioa eta lana aurkeztuko dute Basauriko Elkartegian, 2019ko otsailaren 6an eta 7an.

Argibide gehiago

Kulturadirulaguntzak

«"Ertibil-Bizkaia" programa Bizkaiko Foru Aldundiak artearen alde egiten duen apustu nagusietako bat da.»