DEIALDIAK

LEHIAKETAK

Busturialdeko VI. Enpresa Ideia Lehiaketa

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2019/11/15

BALDINTZAK

Lehiaketan 18 eta 35 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal dute, beti ere, aurkeztutako enpresa ideia Busturialdean kokatzen bada. Halaber, posiblea da enpresa ideia edo 2019an sortutako enpresa bat aurkeztea.

EDUKIA

Irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du, bigarrenak 2.000 eurokoa eta lehen sektoreari lotutako ideiarik onenak, aldiz, 1.000 euro jasoko ditu, aurreko sarietako baten bat jaso ez badu. Gainera, lehen eta bigarren sarituei Arratzuko Elkartegiko langune bat doan itziko zaie urte batez. Hala ere, epaimahaiaren aburuz ideiek ez badute gutxieneko maila, sariak eman gabe geratu ahalko dira.

Hiru sari horietatik aparte, aurten, nobedade bezala, Silver Economy edo Zilarrezko Ekonomiari (adineko pertsonei bideratutako ekonomia, adineko pertsonen beharrak asetzen dituzten jarduera ekonomikoak) lotutako ideiarik onena ere sarituko da. Horrek 1.000 euroko saria eramango du, beti ere aurreko sarietako baten bat jaso ez badu.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Gaztedi Busturialdea

94617 9158 (Bermeo) 94 625 7609 (Urremendi LGE) 94 627 0215 (Gernika)

info@gaztedibusturialdea.eus

Gaztedi Busturialdea