DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Euskara Eskura Txartela

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2019/07/19

BALDINTZAK

Deskontu-bonu hori 2019-2020 ikasturtean euskaltegietan edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetan izena ematen duten pertsonek erabili ahalko dute eta Bizkaian erroldatuta dauden eta 2018ko irailaren 1etik 2019ko abuztuaren 31ra bitartean hizkuntzaren A1, A2, B1 eta/edo B2 mailak egiaztatuta dituzten pertsonentzako xedatuta egongo da.

EDUKIA

Bizkaitarrek ikasturte honetan ere euskara ikasteko Euskara Eskura Txartela laguntza ekonomikoa jasoko dute

‘Euskara Eskura Txartela’ izendunak eta besterenezinak izango dira eta 3 kategoriatan sailkatuko dira:

  •  A1 motako EET, maila hori gainditu eta egiaztatu duten eta ekimen honetan parte hartzen duten pertsonei gehienez ere 150 euroko balioa izango duen deskontu-bonoa lortzeko eskubidea emango diena.
  •  A2 motako EET, maila hori gainditu eta egiaztatu duten eta ekimen honetan parte hartzen duten pertsonei gehienez ere 200 euroko balioa izango duen deskontu-bonoa lortzeko eskubidea emango diena.
  •  B1 motako EET, maila hori gainditu eta egiaztatu duten eta ekimen honetan parte hartzen duten pertsonei gehienez ere 300 euroko balioa izango duen deskontu-bonoa lortzeko eskubidea emango diena.
  •  B2 motako EET, maila hori gainditu eta egiaztatu duten eta ekimen honetan parte hartzen duten pertsonei gehienez ere 400 euroko balioa izango duen deskontu-bonoa lortzeko eskubidea emango diena.

2019-2020 ikasturteko matrikulaziorako ‘Euskara Eskura Txartela’ bonuak aurkeztu ostean, deskontuen trukea eta abonua zuzenean izapidetuko du Bizkaiko Foru Aldundiak euskaltegiarekin edo dagokion homologatutako autoikaskuntzarako zentroarekin.

‘Euskara Eskura Txartela’ programaren onuradun izateko izena emateko epea 2019ko uztailaren 1etik 19ra bitartean egongo da zabalik. Eskaerak Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunearen bitartez izapidetu behar dira, honako esteka honetan: http://web.bizkaia.eus/eu/-/euskara-eskura-txartela

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

944068000

Euskara eta Kultura Saila, Rekalde zumarkalea, 30