Egin bat Fair Saturday ospakizun handiarekin eta kulturaren alde jokatu!

Gizarte-konpromisoa Kultura eta sormena

Primeran pasako duzu irekitze-ekitaldian 500 artista baino gehiagoren saioekin. Denak,
gainera, helburu on baten alde: gizarte garapen globala.
Fair Saturday Bilbon sortu zen 2015ean inpaktu soziala duen mugimendu kultural globala
eratzeko helburuarekin. Kontsumismoaren inguruko gogoeta zabaltzeko, kulturaren alde
eginez eta behardunenganako enpatia erakutsiz, etorkizun hobeagoa eraikitzeko xedez.
Egun, nazioarteko ekimena da: Bilboz gain, beste 50 herrialdek hartzen dute parte, aldi
berean 100 ekitaldi baino gehiago eginez . Jardunaldiak, Black Friday-a izan eta egun bat
geroago dira.
Eta horrekin gutxi balitz, aurreko egunean, motorrak berotzen joateko, Fair Saturday-k
irekitze-ekitaldia eskainiko du Miribillako Bilbao Arenan eta hau erritmo ezberdinekin
astinduko du. Denetarik entzuteko aukera izango duzu: Zea Maysen rock-a, Marta Ubieta
eta Mikel Atxalandabasoren lirika edo Bilboko Udal Musika Bandaren orkesta, besteak
beste. Dudarik gabe, primerako esperientzia! Zeren zain zaude zure sarrera eskuratzeko?
Gainera, gogoratu ekitaldiaren helburua gizarte-kolektibo behardunei garapenerako laguntza
ematea dela, beraz, bildutako diru guztia antolatzaileek erabakitako GKE-tara bidaliko da.

Argibide gehiago

https://fairsaturday.org/eu

"Kontsumismoaren inguruko gogoeta zabaltzen duen mugimendua, kulturaren alde eginez eta behardunenganako enpatia erakutsiz"