DEIALDIAK

JARDUNALDIAK

Enplegu eta Formakuntza azoka Zornotzan: Enplegatu Formatu

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2019/03/28

EDUKIA

Noiz: martxoaren 28 an

lekua: Zelaieta zentroan

Jardunaldia bi arlotan banatuko da. Alde batetik, Enplegu Azoka, enplegua bilatzen dutenen eta enpresen arteko topaleku bat sortu nahi duena. Bestetik, Formakuntza Azoka, dagoen prestakuntza-eskaintza hurbiltzea helburu duena.

Azoka honek hainbat kolektibotarako proposamenak izango ditu: 4. DBHko eta 1. eta 2. Batxillergo ikasleak, aktibo dauden edo langabezian dauden langileak, enpresariak eta gurasoak.

Honako hauek programatu dira: Lego Serious Play tailerrak etorkizuneko lanerako, etorkizuneko okupazioei buruzko hitzaldiak ikasleentzat zein gurasoentzat eta bisita gidatuak.

Bestalde, Enplegu Azokak enplegua bilatzen dutenen eta enpresen arteko topagunea izan nahi du. Arlo hau 12 standek osatzen dute eta horietan enplegua aktiboki bilatzen duten pertsonak lagunduko dituzte; bertan, enpresekin zuzenean bitartekaritza egiteko aukera eta industria- eta zerbitzu-enpresen beharra zuzenean ezagutzeko aukera eskainiko diete.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Amorebieta-Etxanoko Udala