angle-left Gazteen artean euskara sustatu, zabaldu eta normalizatzeko egiten dituzten jardueretarako diru-laguntzak

PROGRAMAK ETA EKIMENAK

KULTURA ETA SORMENA

Gazteen artean euskara sustatu, zabaldu eta normalizatzeko egiten dituzten jardueretarako diru-laguntzak

1. Foru dekretu honen xedea hauxe da: udal, udal erakunde autonomo eta mankomunitateei ekitaldian diru-laguntzak zelan emango zaizkien araupetzea, euskara Bizkaiko Lurralde Historikoko tokian tokiko arloan sustatzeko, zabaltzeko edo normalizatzeko. 2. Diru-laguntza eskabidearen gai diren proiektuak ekitaldiaren barruan burutu behar izango dira. 3. Diru-laguntza jasoko duten proiektuak izango dira, euskara bizkaiko lurralde historikoan sustatu, zabaldu edota normalizatu nahi duten jarduera hauek:

A) euskararen erabilera sustatzen duten egitarau eta jarduerak, baldin eta horien jasotzaileak toki arloko kultur elkarte eta mugimenduak badira, edo kiroletakoak, edo aisia eta astialdikoak; arreta berezia egingo zaie ume eta gazteei.

B) euskararen ustapenari begira estrategikotzat jotzen diren toki eremuko herritarren talde berezituen artean euskararen erabilera suspertzen duten egitarau eta jarduerak, bai eta ikuspegi horretatik bereziki jorratu nahi diren arlo zehatz batzuetara zuzendutakoak ere. C) euskararen erabilera tokian tokiko eremuko auzokoen artean suspertzera jotzen duten egitarauak, teknologia berrien eretzean.

D) etorkinen euskaragaitasuna lantzera jotzen duten egitarauak.

E) euskararen erabilera suspertzeko jardueren egitarauak, bizkaiko lurralde historikoko udal, udal erakunde autonomo eta mankomunitateek sustatu eta garatzen dituztenak, baldin eta horiek interes berezikotzat hartu ahal baditu euskara zuzendaritza nagusiak. F) tokian tokiko euskararen ondarea jaso, zaindu eta berreskuratu nahi duten egitarauak, ondare hori gizartearen barruan erabili ahal izateko (kantuak, bertsoak, euskalkiak etab.). Egitarauok aintzat hartzeko, nahitaezkoa izango da horiek guztiek izatea euskaltzaindiaren edo labayru ikastegiaren onirizpena, eskatzaileekeurek ekarri beharrekoa. G) langileak kontratatzeko egitarauak, euskara biziberritzeko plan nagusia egin, ezarri eta garatzeko direnak, betiere, egitarauok egon behar zaizkio erakunde eskatzailearen lurralde eremuari; izan ere, euskadiko autonomia erkidegoko gobernu kontseiluak onetsi zuen plan hori erabaki baten bidez 1998ko uztailaren 28an

Hartzaileak

Udalei, udal erakunde autonomoei, mankomunitateei eta irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoei

Helburuak

Gazteen artean euskararen erabilera eta normalizazioa sustatzea

Erakunde sustatzailea

  • Erakundea: Bizkaiako Foru Aldundia
  • Saila: Euskara eta Kultura
  • Helbidea: Euskara zuzendaritza nagusia

Gaztedi proiektuaren araberako sailkapena

  • Estrategia: Kultura eta Sormena
  • Esku-hartzeko lerroa: Identitatea

Argibide gehiago

Programaren datuak

  • Tipologia
    • Laguntzak eta diru-laguntzak
    • Erakunde publikoei