Uda honetan, Euskal Herria zeharkatuko duen abentura hemen dago berriro ere.

Gizarte-konpromisoa

Aurreko urtean izandako arrakastaren ostean, Euskarabenturak uda honetan ere errepikatuko du

Uztailaren 1ean Maule-Lextarretik hasiko da espedizio hau. Euskal Herria zeharkatuko dute, Santiagoko ibilbide ezberdinak jarraituz, hiri guztiak eta Unescoren Ondarea diren lekuak bisitatuz. Ibilbidea Getxon amaituko da uztailaren 31an.

Helburu nagusiak hurrengoak dira: gazteen artean euskararen erabilera eragitea, mundu mailako gazte euskaldunen sarea sortzea, gure herriaren ezagutzan sakontzea (maila material zein ez-materialean) eta balore positiboak lantzea.

16 eta 17 urte bitarteko 120 gaztek parte hartuko dute. 483 kilometro oinez egingo dituzte haien bidelagunekin milaka esperientzia partekatuz, denek hizkuntza bera erabiliz, euskara. Bidai honetan 30 heldu joango dira ere, mantenu edo segurtasuna bezalako parte hartzaileen funtsezko beharrak betetzeko.

Parte hartzeko beharrezkoa da euskara jakitea eta hurrengo pausuak jarraitzea:

1-Zure motibazio gutuna idatzi

2-Zure lan mota aukeratu

3-Lanaren gaia aukeratu

4-Gutuna eta proiektua martxoaren 10a baino lehen bidali

Hautatutako pertsonen behin-behineko zerrenda apirilaren 15ean argitaratuko da web gunean.

Informazio gehiago: https://euskarabentura.eus/zer-da-euskarabentura/

“483 kilometro oinez, bidelagun asko, milaka esperientzia eta batez ere izugarrizko ilusioa”