DEIALDIAK

JARDUNALDIAK

Ematen al da hezkidetza astialdian? Zure iritzia jakiteko hiru topaketa

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2019/05/22

BALDINTZAK

Topaketak Euskadin astialdian murgilduta dauden gazteei  (18-30 urte) zuzenduta daude. Bakoitzak bi ordu iraungo ditu: alde batetik, egindako txostenaren ondorioak azalduko dira; eta, bestetik, astialdian hezkidetzak hartzen duen tokiaren eta paperaren erradiografia egingo da zure laguntzarekin.

EDUKIA

  • Maiatzak 22, BilbonBoluntan 18etan.

Pertsonen eta, ondorioz, gizartearen eraikuntzan hezkuntzak duen indarra nabarmena da. Asko dira bai hezkuntza formalean zein ez-formalean, ikasten eta barneratzen ditugun balioak eta jarrerak. Horregatik, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) hezkidetzari sekulako garrantzia ematen diogu eta hau lantzen jarraitzearen beharrean berresten gara. Izan ere, ematen al da hezkidetza astialdian? Zure iritzia jakiteko hiru topaketa antolatu ditugu

Emakume eta gizonen arteko berdintasun errealean oinarritutako eta aniztasunarekiko aldekotasuna erakusten duen gizartea dugu jomuga eta, horregatik, 2018an zehar hezkidetzaren ibilbidea aztertzeari ekin genion. Zuzenean gazteei euren esperientziaz, bizi eta ikusi dutenaz eta hauek nola hobetu edo osatu daitezkeen galdetuz. Lan honen emaitza urte hasieran aurkeztutako BerdinHezi: hezkidetzarako lehen urratsak txostena izan zen.

Aipatutako txostena ordea, ez da errealitate osoaren isla. Hau osatzeko, 2019an hezkuntza ez formalean hezkidetza zein modutan jorratu izan den eta jorratzen den aztertu nahi dugu. Eta, horretarako, zure iritzia ezinbestekoa da.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

94 44 36 143 / 688 737 133 / 615 749 929

Autonomia 44 (Bilbo)

hezkuntza@egk.eus

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua