BBK Bizkaia Bekak formakuntzarako eta lanerako aukera

Hezkuntza eta prestakuntza

¿Unibertsitatean graduatu berri zara baina ikasten jarraitu nahi duzu?

Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK Fundazioak eskaintzen dituen atzerriko unibertsitateetan prestakuntza espezializatua jasotzeko beka hauek, lan mundura jauzia eman aurretik ikasten jarraitzeko aukera dira.

Helburua unibertsitate graduko titulazioa duten bizkaitar gazteak formatzen jarraitzea da, mundu-mailako erreferentziazko zentroetan. Formakuntza programa honen iraupena 12tik 24ra hilabete bitartekoa izan daiteke. Gainera, ostean, lan kontratua sinatzeko aukera egongo da punta-puntako inguruko enpresa batean.

Eskaintza zabala Big Data, Automobilgintza, Energia edo Finantza bezalako sektoreetan besteak beste. Helmuga interesgarriak, horien artean, Pariseko HEC Unibertsitatea, Bartzelonako Teck Asoziazioa, Esslingen Unibertsitatea Alemanian edo Strathclyde University Eskozian.

 Beka hau jasotzeko baldintza hauek bete beharko dira:

  • Bizkaian jaioak edo administrazio-egoitza bertan dutenak, gutxienez eskabideak aurkezteko epea zabaldu aurre-aurreko 12 hilabeteetan.
  • Graduko unibertsitate-titulazioa, deialdi bakoitzeko hautespen-prozesua bukatu baino lehen lortua.
  • 30 edo 35 urte bete gabe izatea deialdiaren urteko urtarrilaren 1ean (hautagaiek aukeratutako prestakuntza-programaren arabera).

Izena emateko epea martxoaren 20an amaituko da eta azken erabakia apirila eta maiatza bitartean jakinaraziko da.

Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia eta BBK Fundazioa.

Telefonoa: 94 479 54 28

Helbide elektronikoa: bizkaiabbkbekak@bizkaiatalent.eus

Informazio gehiago: https://www.bizkaiatalent.eus/beka-bbk/eu/

“Beka hauen helburua unibertsitate graduko titulazioa duten bizkaitar gazteak formatzen jarraitzea da, mundu-mailako erreferentziazko zentroetan”