ERTIBIL-BIZKAIA 2018ko irabazleek Japoniako arte egonaldietan sortutako lanak erakusten dituzte

Kultura eta sormena

ERTIBIL-BIZKAIA lehiaketaren irabazleek, “KAO. Lora, Sandia eta Printzesa” erakusketa aurkeztu dute Bilboko Berreginen Museoan. Erakusketa hau María Muriedas, Maider Gonzalo eta Izaro Ieregi artista gazteek Japonian egindako arte egonaldien emaitza da. Irabazleak izateagatik jaso zuten saria da.

ERTIBIL BIZKAIA programak 37 urte bete ditu. Oraingoan aurrerapauso bat gehiago eman du, Bizkaiko talentua lurraldean sustatzeaz gain nazioartean ere ikusgarri eginez.

Hauek dira erakusketan ikus daitezkeen hiru proiektuak:

1-`Triple X´, Maria Muriedas Diez. Artistak bere belaunaldiko pertsonekin topaketak izan ditu eta argazkigintzaren testuinguruan jarrera fisikoarekin zerikusia duten zenbait jokaera aztertu ditu.

2-`Dragoi formako makila hartu duen gizona´ , Maider Gonzalo Salceda. Nagusiki Itoshima eta Fukuoka inguruetan ateratako argazkiez osaturiko lana.

3-`Txandal´, `Japan night album´ eta `Miyako´, Izaro Ieregi. Lehenengo bi proiektuetan bi eta hiru pantailako bideo instalakuntzak dira, eta azken proiektua, Japonian grabatutako bideo baten frame-tik ateratako argazkiekin egindako instalakuntza.

Erakusketa Bilboko Berreginen Museoan ikusi daiteke irailaren 1era arte. Sarreren prezio orokorra 3€koa da. Pentsiodunek, irakasleek, 12 urte baino gutxiagokoek eta desgaitasuna duten pertsonek doako sarrera izango dute.

“Erakusketa hau , artista gazteek Japonian egindako arte egonaldien emaitza da”