NIRE LEHENENGO ERRENTA AITORPENA

Gizarte-konpromisoa

Gutxi barru Errenta Kanpaina 2018 hasiko da. Ez baduzu inoiz errenta aitorpenik aurkeztu, seguraski zalantza asko izango dituzu. Lagunduko dizugu zure buruari egin dizkiozun galdera batzuei erantzunez:

  1. Errenta aitorpena aurkeztu behar dut?

Oro har, zergadunek EZ dute autolikidazioa egin beharrik baldin eta lortu dituzten errentak honako iturri hauetatik bakarrik jasotakoak badira:

  • Lan-etekin gordinak, salbuetsiak alde batera utzita:
    • Urtean 12.000 euro, gehienez ere.
    • Urtean 12.000,01 eta 20.000 euro bitartean, kasu hauetakoren batean daudenean izan ezik:
      • Lan-etekinen ordaintzaile bat baino gehiago dutenean.
      • Ekitaldiaren barruan lan-kontratu bat baino gehiago sinatu dutenean, edo indarrean zegoen kontratua luzatu dutenean.
      • Zerga honi lotuta eta salbuetsi gabe dauden konpentsazio-pentsioak edo mantenurako urtekoak jasotzen dituztenean.
      • PFEZren araudian finkatutako beste kasu batzuetan daudenean.
  • Kapitalaren etekin gordinak eta ondare-irabaziak batuta (kasu bietan, salbuetsiak barne), haien urteko kopuru gordina 1.600 euro baino handiagoa ez bada.

  1. Zein pausu eman behar ditut errenta aitorpena egiteko?

1-Errenta gakoa jaso ez badut, hurrengo estekan eskatzea (apirilaren 15etik aurrera):

https://apps.bizkaia.net/HRS0/mlIdentificacion.jsp?idioma=E&opcion=1

Ezinbestekoa da hauek egiteko:

 · Aitorpenak egiteko finantza-entitateetan.

 · Datu fiskalak kontsultatzeko www.bizkaia.eus/errenta webean sartzeko, aitorpena Internet bidez egiteko.

2-Bide hautekoren bat erabiliz aitorpena aurkeztu:

               -Internet bidez: http://web.bizkaia.eus/eu/errentaren-kanpaina

               -Entitate laguntzaileetako edozeinetan (pertsonalizatutako doako zerbitzua) *Beharrezkoa izango da aurretik ordua eskatzea

  1. Zein da aitorpena aurkezteko epea?

2019ko maiatzaren 2tik ekainaren 28ra aurkeztu ahalko duzu

Informazio gehiago: http://web.bizkaia.eus/eu/errentaren-kanpaina

Zalantzarik baduzu, sare sozialen bidez idatz diezagukezu. Facebook eta Twitterren aurkituko gaituzu: @BizkaiaHacienda

Nahiago baduzu, telefonoz ere jar zaitezke gurekin harremanetan: 94 608 3000