Nazioarteko, EB-ko eta Erresuma Batuko unibertsitate ospetsuetan ikasketak egiteko bekak

PROGRAMAK ETA EKIMENAK

HEZKUNTZA ETA PRESTAKUNTZA

Nazioarteko, EB-ko eta Erresuma Batuko unibertsitate ospetsuetan ikasketak egiteko bekak

Ekintzak bi motatako bekak barne hartzen ditu, deskribatutako helburua lortzeko. Batetik, EB-rekin ikasketak egiteko bekak, ekonomian, enpresa zuzendaritzan, zuzenbidean, politika zientzietan edo soziologian tituludunak diren pertsonentzat nagusiki, Europar Batasunarekin lotutako gaietan espezializatzeko ikasketak egiteko. Ikasketa horiek europako unibertsitate ospetsuetan egingo dira. Bestetik, London  School of Economics zentroaren bekak,  unibertsitateko lizentziadunentzat, London School of Economics zentroak egindako programaren barruan espezializazio ikasketak egiteko. 

Hartzaileak

18 urtetik gorakoa

Helburuak

Euskal gazteen lanbide-profiletan bikaintasunerantz aurrera egitea, talentua sortuz, atxikiz edo erakarriz 

Erakunde sustatzailea

  • Erakundea: Bizkaiako Foru Aldundia
  • Saila: Ahaldun Nagusiaren Gabinetea
  • Helbidea: Kanpo ekintzako zuzendaritza nagusia

Gaztedi proiektuaren araberako sailkapena

  • Estrategia: Hezkuntza eta Prestakuntza
  • Esku-hartzeko lerroa: Bikaintasuna eta talentua

Argibide gehiago

Programaren datuak

  • Tipologia
    • Laguntzak eta diru-laguntzak
    • Familia edo pertsona fisikoei
  • AURREKONTUA

    322.000,00 €