Talentu berriak Barriek 2019 programan

Kultura eta sormena

Barriek 2019 programaren VIII edizioa martxan dago.

Barriek 2019 programaren VIII edizioa martxan dago. Rekalde Aretoa, hurrengo hilabeteetan, Bizkaiko Foru Aldundiaren beka jaso duten artista gazteen lanen erakusketa berrien erakuslehioa izango da.

Barriek programaren helburu nagusia Bizkaiko sormen-talentuen lana ikusaraztea eta ibilbide artistikoan laguntza ematea da.

Erakusketak bi hilabetero aldatuko dira, eta denak Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan erakutsiko dira. Gainera, artistekin topaketak eta jarduera osagarriak garatuko dira, artista hobeto ezagutu eta haien lanen gakoak eta interesa ezagutzeko.

Programa Cristina Gutiérrez Meurs-en erakusketarekin hasi da, 2005ean Aldundiko beka jaso zuen artista. Bere erakusketa, “Trapos Sucios”, genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeen izenak brodatuta duten gorbata multzoa aurkezten du. Martxoaren 10era arte ikusgai.

Agenda:

  • Urtarrilak 17 – martxoak 10: Cristina Gutiérrez Meurs-en erakusketa “Trapos sucios”
  • Otsailak 7 eta martxoak 7: Cristina Gutiérrez Meurs-ekin tailerra
  • Martxoak 12 – maiatzak 5: Endika Basaguren “Borrar las huellas de la memoria”
  • Maiatzak 7 – ekainak 30: Oihane Iraguen
  • Uztailak 2 – irailak 1: Irati Urrestarazu
  • Irailak 3 – urriak 20: Pau Figueres

“Barriek, Bizkaiko sormen-talentuen lana ikusarazi eta ibilbide artistikoan laguntza eman nahi die”