Lanekoak ez diren praktikak egiteko 12 beka

PROGRAMAK ETA EKIMENAK

ENPLEGUA ETA EKINTZAILETZA

Lanekoak ez diren praktikak egiteko 12 beka

30 urte baino gazteagoei eta lanekoak ez diren
praktikak eskaini nahi dituzten enpresei zuzendutako
beka ordainduen programa, Gizarte Segurantzako
kotizazioarekin.
GAZTEENTZAKO BETEKIZUNAK:
Adina: 18 urte baino nagusiagoa eta 30 urte baino gazteagoa.
Titulazioa: Lanbide-heziketako Erdi- edo Goi-mailako Gradua edo
unibertsitateko gradu, diplomatura edo lizentziatura titulua izatea.
Esperientzia: Titulazioarekin lotutako 3 hilabete baino gehiagoko lanesperientziarik
ez izatea.
Bizilekua: Meatzaldean erroldatuta egotea (Trapaga, Abanto Zierbena,
Ortuella, Muskiz edo Zierbena).
Gazte Bermearen Sistema: Gainera, 25 urte baino gehiagoko eta 30 urte baino
gutxiagoko gazteak Gazte Bermearen Sisteman inskribatuta egon beharko dira.
ENPRESENTZAKO BETEKIZUNAK:
Lanekoa ez den praktika: Esperientziarik ez daukan gazte bati eskaintzea
enpresan 6 hilabeteko (720 euro) lanekoa ez den praktika garatzeko aukera,
tutore edo instruktore baten ikuskapenarekin.
BESTELAKO EZAUGARRIAK:
LANBIDE: Aurretiaz praktika gainditu behar du. Gainditzekotan, dagozkion
hitzarmenak sinatzen dira enpresarekin eta bekadunarekin.
Diru-kopurua: Enpresak 500 euro jasoko ditu hilean. Horietatik, 460 euro
erabiliko ditu praktiketan dagoen bekaduna ordaintzeko eta beste 40 euroak
Gizarte Segurantzako tarifa finkoa ordaintzeko.
Ordutegia: Praktika astelehenetik ostiralera garatuko da, zehazki, 6 ordu
egunean eta hitzartuko den ordutegian.
IZENA EMATEKO EPEA:
Eskaera-epea: Azken eguna 2018-10-01a da.

Hartzaileak

Eskualdeko gazteak

Helburuak

Gazteen enplegagarritasuna hobetzea

Erakunde sustatzailea

  • Erakundea: Meatzaldea eskualdea
  • Udala: Abanto eta Zierbena, Muskiz, Ortuella, Valle de Trápaga-Trapagaran eta Zierbena

Gaztedi proiektuaren araberako sailkapena

  • Estrategia: Enplegua eta Ekintzailetza
  • Esku-hartzeko lerroa: Kontratazioa laguntzea

Argibide gehiago

Programaren datuak

  • Tipologia
    • Zerbitzuak