DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Bizkaiko etorkizun handiko kirolariak identifikatzeko eta kirolari horiei laguntza emateko arautegia ezartzen duena

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2019/09/20

EDUKIA

Bizkaiko etorkizun handiko kirolariak detektatu eta horiei laguntza emateko programan izena emateko epea 2019ko irailaren 9tik 20ra bitartean egongo da zabalik Programa horrek Bizkaiko Lurralde Historikoko etorkizuneko kirolariak detektatzea eta 2019/2020 programan sartzea du xede.

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko etorkizun handiko kirolariak detektatu eta horiei laguntza emateko 2019/2020 denboraldiko programan parte hartzeko izena emateko epea irekiko du 2019ko irailaren 9tik 20ra bitartean. Foru erakundeak etorkizuneko kirolari gisa aitortzeko eskaera 2018ko irailetik eskaerak aurkezteko epearen amaierara arte lortutako kirol merezimenduen zerrendarekin batera aurkeztu beharko da.

Ebaluazio-batzorde bat arduratuko da programaren parte hartuko duten kirolariak hautatzeaz.

Aldundiaren aldetik etorkizun handiko kirolariaren aitorpena lortu ondoren, baldintza hori 2020ko abenduaren 31ra arte mantenduko da. Aldi horretan zehar, etorkizuneko kirolariaren aitorpena jaso duten kirolariak lortutako mailaren arabera hainbat onura eskainiko dizkien programa batera txertatuko dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak kirolari eskatzaileen informazioa bilduko du horiei kirol-talentua garatzeko prestakuntza eta babes egokia eskaintzeko.

Hauexek dira onurak, besteak beste: osasun-azterketak, orientazio dietetikoa, kirol-errendimendua hobetzeko euskarria edo material teknikoa jasotzea, etengabeko prestakuntza (hileroko tailerren bitartez), aholkularitza akademikoa prestakuntza-ibilbide ezberdinetan eta goi-mailako ikasketak egiteko aukera.

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 6083525 / 94 6082401

Rekalde zumarkalea, 30 - 1

Bizkaiko Foru Aldundia