DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

Bokazio-orientazio programa Nerbioi-Ibaizabal. Arakaldo/ Ugao-Miraballes/ Zeberio

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2019/01/28

EDUKIA

Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko zenbait udalerrik hartzen dute parte aipatutako programan, zeinaren helburua den ikastetxeetan egindako ikasketa- eta lan-orientabidea osatzea. 2018-2019 ikasturtera begira, hiru ekintza proposatzen dizkizuegu:

.- Ikasleentzako eta haien senideentzako hitzaldiak: lan-merkatuaren errealitatea eta gure inguruko ikastetxeek eskainitako prestakuntza-aukerak ezagutzeko. Hitzaldi bat ikasleentzat, eta beste bat haien senitartekoentzat, Novia Salcedo Fundazioaren eskutik.

.- Motibazio-tailerrak ikasleentzat eta haien familientzat: lotuago daude gaitasun profesionalarekin eta pertsonalekin (etorkizuneko lanbidea hautatzeko funtsezkoak biak). Tailer bat ikasleentzat eta beste bat familiarentzat, Asier Gallastegi prestatzailearen eskutik.

.- Saioak talde txikietan, zenbait lan-esparrutako profesionalekin: gazteei ikasketak edota lanbidea hautatzen laguntzeko, eta lanbideen inguruko haien zalantzak argitzeko. Adibidez: ingeniaritzan interesa dutenen taldea, osasun-zientziak gustuko dituztenena…

Orientazio saioak, urtarrilaren 29 eta 30an izango dira Ugaoko Gaztelekuan honako egutegiarekin : 

Urtarrilak 29: KONPETENTZIAK 
GAZTEAK : 17:00 -19:00
GURASOAK : 19:00 – 21:00


Urtarrilak 30 : AKADEMIKO-LABORALA
GAZTEAK : 17:00 -19:00
GURASOAK : 19:00 – 21:00

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Arakaldoko Udala, Ugao-Miraballesko Udala eta Zeberioko Udala

946322014

gazteinfo.ugao@ortzadar.es

Nerbioi Ibaizabal Gaztedi