DEIALDIAK
IKASTARO ETA TAILERRAK DIRU-LAGUNTZAK
Taldeka Digitala programa
ITXIA
Aurkezpen-epea
Epea amaituta 2019/03/28
BALDINTZAK
Adinduna izatea, Bizkaian bizilekua izatea, langabezian egotea edo enplegu bera hobetzeko asmoa izatea.
EDUKIA
Dohanekoa eta presentziala den programa honek, mundu digitalean era egoki batean hasi nahi duten partaideentzat, metodologia, ikuspegi eta gomendiorik hoberenak ematea du helburu; hau da, norberaren proiektua identifikatzeko tresnak eta mundu digitalarekin lotutako negozio ideia abiaraztea.
Ekintzailetzaren bidez, mundu digitalean murgiltzeko ahalbidetzen duen deialdi berri honek, gutxi gorabeherako 4 asteko iraupena du, DEMA-ko instalazioetan aurrez aurreko formakuntza emango delarik. Programa amaitu ondoren, ideia edo proiektu bakoitza Demoday batean (aurkezpen eguna) defendatuko da, ekintzailetza agente batzuen aurrean (inbertsio-funtsa, enpresak, sustatzaileak, adituak). Beste Taldekakoen moduan, Autoenplegu Foru Dekretuaren laguntza ekonomikoei sarbide sustatua izango du. 2019 honetarako, diru-laguntza 5000€-tan dago ezarrita enpresa sustatzaileentzako.