Jauzilarien munduko finala Bilbora dator berriro!

Kultura eta sormena

Red Bull Cliff Diving 2019 munduko serieek, irailaren 14an jauzien final handia egingo dute Bilbon, La Salveko zubitik, Guggenheim Museoa atzean dutela.

Txapelketan 18 herrialde ezberdinetako jauzilariek parte hartuko dute, eta lehenengo aldiz, emakumeak ere parte hartuko dute.

Jauzien txapelketa El Nidon (Filipinak) hasiko da, apirilaren 13an, eta beste herrialde batzuk zeharkatuko ditu, hala nola, Italia, Portugal, Irlanda, Libano edo Bosnia-Herzegovina. Geraleku guztietan emakumeek eta gizonezkoek parte hatuko dute, eta jauzi ikusgarriak egingo dituzte 85 kilometro orduko baino arinago, 27 metrotik eta 21 metrotik, hurrenez hurren.

Iraileko finalarekin, hirugarren aldia da jauzi izugarrienak dituen proba hau Bilbon egiten dela. Azken edizioak, 2018an, itsasadar ondoan 25.000 ikusle baino gehiago batzea lortu zuen.

“Red Bull Cliff Diving 2019 munduko serieek irailaren 14an egingo dute Bilbon jauzien final handia”