DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Diru-laguntzak bikaintasuneko trebakuntzarako

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2019/09/27

BALDINTZAK

- Bizkaian jaioa izatea. 

- Bizkaiko udalerriren batean erroldatuta egotea, 2019ko urtarrilaren 1a baino lehen.

- Ezin du 30 urte baino gehiago izan eskaera egiten den egunean.

- 2016/2017, 2017/2018 edo 2018/2019 ikasturteetan unibertsitateko ikasketak amaitu dituzten pertsonek edo ikasturtean bukatuko dutenak eskuratu ahal izango dituzte foru dekretu honetan ezartzen diren onurak, baldin eta bi egoera hauetako batean badaude:

a) Graduko Espedientearen batez besteko nota edo karrera amaierako nota oso ongi edo gehiago bada (0tik 10erako eskalan, 7 edo hobea), unibertsitateko goi- -mailako agiria badute edo graduatu, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto agiria eskatua badute eta bikaintasuneko trebakuntzarako laguntzen 63/2010, 72/2011, 90/2012, 42/2013, 61/2014, 42/2015, 75/2016 67/2017 edo 78/2018 foru dekretuen onuradunak izan ez badira. Inola ere ez da kontuan hartuko Eliza Katolikoaren unibertsitateetako fakultateetan egindako ikasketei ondorio zibilak aitortzeko eta ikasketa horiek homologatzeko egiten diren proben nota.

b) Parte hartu badute Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak eta Bizkaia Talent Elkarteak Euskal Autonomia Erkidegoko hiru unibertsitateekin batera sustatutako Bizkaia Talentia programan.

EDUKIA

Ospe handiko atzerriko nazioarteko unibertsitate eta zentroetan hobekuntza profesionalerako ikastaroak egiteko laguntza.

Hobekuntza profesionaleko ikastaroek 6 hilabeteko iraupena izango dute, gutxienez, eta eskabidea aurkezten den egunetik 2019ko abenduaren 1era bitartean hasi beharko dira.

Hobekuntza profesionaleko ikastaroak atzerriko ospe handiko nazioarteko unibertsitate edo zentro batean egin ahal izango dira osorik, edo Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate batekin batera, baina ikastaroaren % 50 gutxienez atzerrian egiten bada.

Eskatzaile bakoitzari hobekuntza profesionalerako ikastaro baterako bakarrik emango zaio dirulaguntza.

Eskabideak aurkezteko epea 2019ko uztailaren 1ean hasiko da, goizeko 9etan, eta 2019ko irailaren 27ko 13:30era bitartekoa izango da.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 4068008

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila, Obispo Orueta, 6 (48009 Bilbao)

Bizkaiko Foru Aldundia