Lana aurkitzen lagunduko dizugu

Enplegua eta ekintzailetza

Lan bila ari zara eta ez dakizu nondik hasi ere? Jarraian Bizkaiko Foru Aldundiak lana bilatzeko eskaintzen dizkizun bideak erakusten dizkizugu.

. Atera probetxua eta lan-merkatuan zure lekua aurkitu!

Enplegu publikoko eskaintzak:

Hurrengo webgunean Aldundiak eskaintzen dituen enplegu publikoko deialdiei buruz egunean egon zaitezke. Onartutako eskaintzak, indarrean dauden deialdiak edo itxi diren deialdiei buruz informazioa izan dezakezu.

http://www.bizkaia.eus/herri_administrazioa/ope/oferta_publica.asp?Tem_Codigo=152&idioma=EU&dpto_biz=7&codpath_biz=7%7C152

Dema

Demak, enplegu eta ekintzailetza foru agentzia, zure enplegu helburuak lortzen lagunduko dizu, baita ere lan helburuak zehazten, zure burua lan merkatuan ikusarazten eta zure gaitasun pertsonalak eta enplegagarritasuna hobetzen, lan merkatuan sartzeko dituzun aukerak handitzeko.

Gainera, enplegua bilatzeko bidean parte hartu dezazun, hainbat programa  eskaintzen dizkizu: “Zure lanbidea eraikitzen”, “Anezka”, “Millennials 1000×1000”…

http://www.dema.eus/eu/

Beaz

Beaz sozietate publikoak, enpresei eta ekintzaileei laguntzen die proiektu berriak sortzeko, berritzeko eta nazioartera zabaltzeko egiten dituzten ahaleginetan.

Hainbat laguntza  kudeatzen dituzte enpresa berritzaileak abian jartzeko, balio erantsi handiko proiektuak garatzeko, teknologikoak izan zein ez, eta berrikuntza, nazioartekotze eta inbertsioan laguntzeko.

https://beaz.bizkaia.eus/index.php?lang=eu-es

Bizkaia Talent:

Bizkaia Talent misio argia duen ekimena da: oso ondo prestatutako pertsonak erakartzeko, lotzeko eta eusteko beharrezko baldintzen ezarpena bultzatzea eta laguntzea.

Goi-mailako prestakuntzadun profesionalak biltzen dituen sarea sortu du. Sare honen kide izan zaitezke, esperientziak partekatzeko eta zure lan-etorkizuna hobetzeko, laguntza emateko eta kontrataziorako kudeaketaren bitartez. Jo lan-horizonte berrietara eta garatu zure talentua berariazko programekin.

Gainera Bizkaia Talent-ek aplikazio bat dauka, bertan ekitaldi eta programei buruzko informazioa eta lan-eskaintzak aurkituko dituzu. Aplikazioaren bidez zuzenean apuntatu zaitezke eskaintza hauetan.

Google play: https://play.google.com/store/apps/details?id=eus.bizkaiatalent&hl=es

App store: https://itunes.apple.com/es/app/bizkaia-talent/id1076300868?l=en&mt=8