DEIALDIAK

JARDUNALDIAK

Industria eta teknologian lanbide irteerak eta ikasketeei buruzko orientazio hitzaldia

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2019/05/30

EDUKIA

Aukerarik oparoenak dituzten industria eta teknologiarekin erlazionaturiko lanbide heziketako zein unibertsitateko ikasketei buruzko jardunaldia .
Orientazioa da arrakasta profesionalaren gakoa. Horregatik, funtsezkoa da ikasleek zein gurasoek orientazioa jasotzea; horrela bakarrik hartu ahal izango dute seme-alaben etorkizunerako erabakirik onena.

Gazte edo nerabe baten guraso bazara, hitzaldia baliagarri izango zaizu honako arrazoiengatik:
• Seme-alabekiko belaunaldi ezberdintasunaren ondorioz, gurasoek hezkuntza-sistemaren gaineko ikuspegi zaharkitua izaten duzue.
• Seme-alabentzako prestakuntza-ibilbide osotuena eta ikastegi egokiena aukeratzea erabakigarria da beren etorkizun eta lan-proiektua arrakastatsua
izateko.
• Seme-alabek etorkizun profesional aparta edukitzeko zer nolako gaitasun eta eskumenak sendotu behar dituzten ezagutuko duzu.

DBH edo Batxilergo ikasketak bukatzen ari den gaztea bazara, hitzaldia baliagarri izango zaizu honako arrazoiengatik:

• Orientazio akademiko zein profesionala jasoko duzu, erabakirik onena hartzen lagunduko dizutenak.
• Aukeratzen duzun ikastegiak baldintzatu dezake zure etorkizuneko arrakasta profesionala.
• Ikasketak eta ikastegia aukeratzeko orduan kontuan izan beharreko zenbait gako partekatu nahi ditugu zurekin.

Hauei zuzenduta dago:
• DBH edo Batxilergoan azken urteak egiten ari diren seme-alabak dituzten gurasoak; baldin eta seme-alaben prestakuntza-aukerak eta lan-merkatuko eskaintza zein eskatutako profilak ezagutu nahi badituzte.
• Zer ikasketa egin erabaki behar duten DBHko (13-16 urte) eta Batxilergoko ikasleak, baldin eta etorkizun profesionalerako erabakirik egokiena hartzeko jarraibide eta gakoak behar badituzte.

GARANTSITSUA

2019ko maiatzaren 28an, 18:00etatik 19:30etara
Lekua: DOLORES IBARRURI BHI (Hitzaldi Aretoa) Meatzari etorbidea, 28

Izen-emateak:
Hitzaldian parte hartzeko ezinbestekoa da nahikoa aurrerapenaz izena ematea;horretarako, eman ezazu izena telefonoz edo e-postaz:

ABANTO ZIERBENAKO GAZTEGUNEAK
94 636 37 69 (Astelehenetik igandera 17:00etatik 21:00etara)
gazteria@abanto-zierbena.eus

2019ko maiatzaren 29an, 18:30etatik 20:00etara
Lekua: OKE Ortuella  Catalina Gibaja, 10

Izen-emateak:
Hitzaldian parte hartzeko ezinbestekoa da nahikoa aurrerapenaz izena ematea; horretarako, eman ezazu izena telefonoz edo e-postaz:

MEATZALDEKO BEHARGINTZA:
94 404 49 58 (Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara)
oficinas@behargintza–zm.com



2019ko maiatzaren 30ean, 18:00etatik 19:30etara
Lekua: Trapagarango Enplegu Zentroa (Nafarroa kalea, 19 – 1. solairua, Trebakuntza gela)

Izen-emateak:

Hitzaldian parte hartzeko ezinbestekoa da nahikoa aurrerapenaz izena ematea; horretarako, eman ezazu izena telefonoz edo e-postaz:

TRAPAGARANGO ENPLEGU ETA HERRIAREN GARAPENERAKOAGENTZIA:
94 486 31 96(Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara)
agenciadesarrollo.trapagaran@bizkaia.org

ARGIBIDE GEHIAGO

    Argibide gehiagorako, jarri harremanetan erakunde deitzailearekin

DEIALDI-EGILEA

Meatzaldeko udalak

teknogazte 4.0