Bueltan dago Bilboko Triatloia nobedade askorekin

Kultura eta sormena

Bilboko Triatloia edizio berri batekin dator, urriaren 5ean ospatuko dena.

Antolatzaileak, aurten, nobedadez betetako lasterketa berri bat aurkeztu du.

Aldaketa nabarmenena probaren data berria da, horrelako probak egiteko klima hobeago bat bermatuko duen sasoi batean ospatuz.

Eszenatokia ere aldatuko da. Boxe-ak Ramon de La Sota kaian egongo dira, Itsas Museoaren ondoan. Kokapen aldaketa hau, zirkuituaren diseinuari lotuta dago:

- Igeriketa Zorrotzaurreko ubidean zehar izango da.

-Bizikleta zirkuitua jatorrizko zirkuitua baino desnibel metatu gutxiagokoa izango da.

-Oinezko zirkuitua, beti bezala, ibaiaren ondoko pasealekuan kokatuta dago, eta bertan egiten diren buelten araberakoa izango da, hiriko lekurik esanguratsuenak zeharkatuz.

Distantzia erdiko eta distantzia olinpiko probekin batera, aurten open proba bat egongo da, eta federazioaren lizentzia eskuratu ez dutenek parte hartu ahal izango dute bertan.

Izen-ematea jada zabalik dago. Ekitaldiaren web gunearen bidez egin dezakezu. Epea irailaren 29an amaituko da, beti ere sarrerak lehenago agortu ez badira.

Harremanetan jartzeko emaila: info@innevento.com

Izen-emateak eta informazio gehiago:  http://bilbaotriathlon.com/

“Bilboko Triatloia edizio berri batekin dator urrian”