BEHARGINTZA

BEHARGINTZA: ENPLEGU ETA TOKIKO GARAPENERAKO ZENTROAK

Behargintza zentroak, Bizkaian enplegua eta enpresak sortzea sustatzen duten udal zentroak dira, udalerriaren edo eskualdearen garapen osoa sustatzeko.

AURREKONTUA 2018 BEHARGINTZA

725.000

enplegu eta tokiko garapena eratzeko.

DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN EKINTZAK

Tokiko enplegua hobetzeko tokiko edo eskualdeko jarduera-proiektuak, baldin eta jarduera hauen arabera egiten badira:
  • Pertsonen enplegagarritasuna hobetzea; arreta berezia jarriko da talde hauetan: emakumeak, gaztea
  • Enplegua sustatzea mendetasuna duten pertsonentzako arreta soziosanitarioaren sektorean.
  • Enplegu berdea sustatzea. Dekretu honen ondorioetarako, jarduera edo sektore ekonomiko hauetan
  • Udaleko edo eskualdeko enpresa- eta merkataritza-sarea sustatzea, bai eta gizarte-ekonomiako enpresak ezartzeko jarduerak ere.
  • Laneratze-enpresak sustatzea.
  • Udalean edo eskualdean instalatutako enpresei laguntzea eta zerbitzuak eskaintzea, batez ere industria, merkataritza eta turismoaren arloetan.
  • Gizarte eta laneko berrikuntzaren arloan proiektu estrategikoen barruko jarduerak egitea, batez ere gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonentzat.

LAGUNTZEN ZENBATEKOA

Erakunde eskatzaile bakoitzari aurkeztu dituen diruz lagun daitezkeen ekintza guztiengatik gehienez 50.000 euroko diru-laguntza emango zaio

EPEAK

EKINTZAK EGITEKO EPEAK

2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA ETA ERA

Eskabideak aurkezteko epea 2018ko martxoaren 12an hasiko da, 8:00etan, eta 2018ko martxoaren 28an bukatuko da, 13:30ean.

FORMA DE PRESENTACIÓN

Eskabidea —eskatutako datu guztiak behar bezala beteta eta foru dekretuaren 11. artikuluan zehaztutako agiri guztiak erantsita, nahitaez Interneten bidez Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren bulego birtuala erabilita, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluarekin bat etorrita.

BEHARGINTZA ZENTROAK