NAZIOARTEKO TXARTELAK

GAZTE-TXARTELAK

Bidaiatzeko asmorik duzu? Plana eginda daukazu? Zer iruditzen zaizu gazte-aterpetxe batean ostatu hartzea, museoak prezio berezietan ikustea eta dendetan deskontuak izatea? Edo, agian, nahiago duzu etxean geratu eta eskaintza eta sustapenak aprobetxatu.

Aprobetxa itzazu gazte-txartelak, 30 urtez beherakoentzako gazte-txartel europarrak, nazioarteko ikasle-txartelak eta nazioarteko aterpekide-txartelak ematen dizkizuten abantailak eta deskontuak. Guk jakinaraziko dizugu zertan datzan txartel bakoitza eta zer abantaila lor ditzakezun.

NON ESKATU

Bizkaian 21 gazte-informazio bulego daude eta bertan nazioarteko txartelak tramitatzen dituzte.

KONTSULTATU BULEGOAK

TXARTELAK

  • Gazte-txartela Europan homologatuta dagoen Euskadiko gazte-txartel bakarra da, European Youth Card Association (EYCA) elkartearen barne baitago. Beraz, Gazte-txartelaren gazte titularrek, Gazte-txartelak eskaintzen dizkien abantailaz baliatzeko aukera izateaz gain, beste gainerako Autonomia Erkidegoetako eta EYCAko kide diren Europako 38 herrialdeetako gazte-txartelen abantailak ere balia ditzakete.

  • Txartel hau nazioartekoa da, beraz, atzerritik datozenek, beraien herrialdean eskuratutako txartela ekar dezakete edo ostatu hartzeko ongietorri-seiluak (welcome stamps) erosi. Seiluak nazioarteko aterpetxeetan ematen dira. Behin-behineko txartel bat da. Aterpekideak seiluak erosi behar ditu, gauero bat edo denak batera. Sei seilu dituenean, txartel baten balioa hartzen du. Txartel horrek 12 hilabete irauten du, lehenengo seilua erosten denetik. Tasa 3 eurokoa da.

    Txartelak urtebete irauten du, hau da, 2015/12/01ean egindako txartelak 2016/12/01ean galtzen du balioa.

    Non eskatu?

    Txartela Internet bidez , nazioarteko txartelak egiten dituen edozein Gazte Informazio Bulegotan edo Bizkaiko Gazte-aterpetxeetan edo Bilbon, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirola Sailan eskatu ahal da, Aznar eraikinean, Venezuela enparantzan, 2-4 kokatua, astelehenetik ostiralera 08:30etatik 13:00 etara (udan) edo 8:30etatik 14:00etara (neguan). Informazio telefonoa: 944204394. Txartela jasotzeko nahitaez bulego batera joan behar da.
    Zalantzarik baduzu, ordainketa egin aurretik, bulego batean galdetu. Gogoratu ordainketa egin ondoren ez zaizula tasa itzuliko.

    Nola eskuratu txartela?

    1.- Eskaera

    Zure txartela eskatzeko, formularioa bete zure datuekin eta eskaera-orria inprimatu. Beste aukera bat da txartelak egiten dituen edozein Gazte Informazio Bulegotara edo aterpetxetara jotzea eta bertan emango dizute zure eskaera-orria.

    Aukera ezazu dagokizun formularioa eta bertan zure datu pertsonalak bete itzazu:

    Txartel Mota

    Norentzat

    Dokumentazioa

    Prezioa

    Gaztea < 26 14 eta 25 urte arteko gazteak NAN edo Pasaportea

    5 €

    2.5€ (Gazte Txartela)

    Gaztea > 26 26 eta 29 urte arteko gazteak NAN edo Pasaportea 5 €
    Heldua 30 urtetik gorakoak NAN edo Pasaportea 10 €
    Taldea Gitxienez 10 pertsona 16 €
    Familiakoa Bikotea eta seme-alabak Familia luburua 18 €
    Atzerriko bisitarientzako sigilua Mugagabea Sigiliak aterpetxean lortzen dira 3,5 €

    2.- Dagokion tasa ordaindu eta ordainketaren agiria gorde.

    Internet bidez eskatzen baduzu, ordainketa Interneten (formularioaren urratsak jarraituz) edo banku sukurtsal batean egin dezakezu. Ondoren.

    Eskaera bulegoan egiten baduzu zure eskaera-orria eraman behar duzu banku sukurtsal batera.

    3.- Txartela jaso

    Ondorengo bi modutan jaso dezakezu zure txartela:

    • Posta bidez. Aukera hau erabiltzen baduzu, txartela 8 egunen buruan etxean jasoko duzu. Aukera hau aterpekide-txartel heldua, gaztea gazte-txartelarekin eta aterpekide-txartel gaztea modalitateetan dago. Azken bi horietan, eskatzaileak adina eta baldintzak betetzen dituela egiaztatu beharko du aplikazioak.
    • Txartela jasotzea edozein bulegotan, hau da, Bizkaia gazteentzako informazio zerbitzuetan edo REAJek Euskadin dituen gazte-aterpetxeetan. Txartela jasotzeko, ezinbestekoa da adina eta baldintzak egiaztatzen dituzten dokumentuak aurkeztea.

    Txartelak egiten diren bulegoak 

  • Nazioarteko ikasle-txartela (ISIC - International Student Identity Card) : deskontu eta zerbitzu desbardinak mundu osoan zehar, garraio, ostatu, museo, antzoki, kultur gune eta mundu osoko leku historikoetan. Klikatu hemen abantailak ikusteko!.

    ISIC txartela, noretzat?

    Unibertsitateko, irakaskuntza ertainetako eta eskola ofizialetako ikasleentzat. Txartela ateratzeko, ikasturte horretan matrikula egin izana egiaztatzen daben agiria aurkeztu behar dozu.

    Iraupena:

    Nazioarteko ikasle-txartelak eskola-urtea irauten du eta baita hurrengo urteko irailetik abendura bitarteko hilabete tartea ere, gehienez 16 hilabete (2010ko irailaren 1etik aurrera egindako txartelak 2011era arte indarrean daude ).

    Baldintzak:

    • Adina: 12 urtetik gora, mugarik ez!

    • Tasa: 9 euro

    • Denbora osoz ikastea ofizialki onartutako zentroetan, hau da, astean gutxienez 15 orduz aritzea.

    Non eskatu?

    Edozein Gazte Informazio Bulegotan eska dezakezu. Txartela jasotzeko nahitaez bulego batera joan behar zara. Bilbon, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirola Sailan eskatu ahal da, Aznar eraikinean, Venezuela enparantzan, 2-4 kokatua, astelehenetik ostiralera 08:30etatik 13:00 etara (udan) edo 8:30etatik 14:00etara (neguan). Informazio telefonoa: 944204394.

    Nola eskuratu?

    Zure txartela eskatzeko, eskaera- orria txartelak egiten dituen edozein Gazte Informazio Bulegotan emango dizute.

    Tasa ordaindu eta ordainketaren agiria gorde.

    Kontu zenbaki batean sartu behar dot dirua? Ez, eskaera-orria da bankura eraman behar duzun agiria ordainketa egiteko.

    Beharrezko dokumentazio guztia badozu, Bizkaiko edozein bulegotan bat-batean emongo dizute Bizkaiko edozein bulegotan, hurrengo agiriak aurkeztuz:

    • NANa, pasaportea edo bizileku-txartela

    • Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria

    • Txartelerako neurriko argazki bat

    • Ikaslea zarela egiaztatzen duen agiria. Normalean, nahikoa izaten da kasuan kasuko ikasturtean ofizialki onartutako zentro batean egindako matrikula aurkeztea.

    Nazioarteko ikasle-txartela (ISIC) eskuratu

    Txartelak egiten diren bulegoak

  • Irakaslegoaren karnet propioa da, bidaietan hainbat habantailez gozatzeko. Irakasle moduan 18 ordutik gora emoten dabezanek baldintza berezi honeek izateko aukera dabe.

    Zertarako da?

    Txartel honegaz, abantaila eta deskontuak izango dabez: museoak, garraioa, lojamendua eta kulturguneak. Egin klik hementxe abantailetaz informatzeko.

    Iraungipena:

    Ikasturte oso batez eta gainera, hurrengo ikasturteko irailetik abendura balio dau.

    Eskakizunak eta prezioa:

    Hezkuntza erakunde irakasle moduan jardunaldi osoko lanean ari dan langilegoak eskuratu daike.

    - Nortasuna adieratea (DNI edo pasaportea) 
    - Irakasle izaera (zentroaren agiria). 
    - Argazki bat
    - 8 euro

    ITIC Bizkaian eskuratzea:

    Gazte Informazio bulegoetan: Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Durango, Ermua, Gernika-Lumo, Getxo, Leioa, Lekeitio, Muskiz, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Txorierri, Zalla. Bilbon, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirola Sailan eskatu ahal da, Aznar eraikinean, Venezuela enparantzan, 2-4 kokatua, astelehenetik ostiralera 08:30etatik 13:00 etara (udan) edo 8:30etatik 14:00etara (neguan). Informazio telefonoa: 944204394

    Txartelak egiten diren bulegoak

  • Nazioarteko kanpin txartela (CCI) ardura zibileko aseguru funtzioa dauan txartela da. Familia guztiari zuzenduta dago, hamaika kidera arte.

    Baliogarritasuna:
    Asegurua mundu guztian baliogarria da urtebeteko epean.


    Zertarako balio dau?

    Aseguruak HIRUGARREN PERTSONEI sortutako gorputz kalte edo kalte materialak estaltzeko balio dau, kanpismo praktikaren eraginez izandako istripuen kasuan. Istripu hori ohiko etxebizitzatik urten eta kanpin egin ostean bueltatzen dan arte balio dau.

    Titularrak ordaindu aurretik kanpinetik alde eginez gero, karneta emoten dauan erakundeak 7 gaura arteko indemnizazioa emongo deutsa kanpinari.

    Gainera, txartel honegaz Europa osoko 1.100 kanpin baino gehiagotan deskontuak lortu daikezuz. Deskontua %25eko izan daiteke, bai denboeraldi altuan, zein baxuan.

    CCI baliogarria da...

    • iraungipen data igaro ez bada.
    • txartelaren titularra AIT, FIA edo FICC-egaz alkartutako talde baten kide bada.
    • txartela sinatuta badago

  • Nazioarteko ikasle-txartela (ISIC - International Student Identity Card) mundu osoan dago onartuta. ISIC txartelarekin, deskontu eta zerbitzu bereziak izango dituzu garraio, ostatu, museo, antzoki, kultur gune etamundu osoko leku historikoetan. Abantailak dituzu 125 herrialdetan.

    Nazioarteko Go-25 txartela, 31 urtetik beherako gazteentzat da bereziki (lehen 26 urtetik beherakoentzat zen).

    Go-25 txartelaren iraupena urtebetekoa da, beraz, txartela 2016/09/01ean eman bada, 2017/09/01ean iraungiko da.

    Eskakizunak:

    • Adina: 14 eta 31 urte bitarteko adina
    • Tasa: 9 euro
    Non eskatu:
    Txartela Internet bidez (orrialde honetan dago formularioa) edo nazioarteko txartelak egiten dituen edozeinGazte Informazio Bulegotan(Araba, Bizkaia edo Gipuzkoa) eska dezakezu. Txartela jasotzeko nahitaez bulego batera joan behar da.