2018(e)ko abenduaren 05(a) 10:39

Prestik-ek tailerrak, hitzaldiak eta jarduerak eskaintzen ditu, eta baita 140 profil profesionalentzako lan-poltsa bat ere

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Enpleguaren Azoka Sarekin Ekintzailetasunaren Aretoarekin batera ospatzen da. Ekitaldi honetara 10.000 pertsona inguru hurbilduko dira; Azoka abenduaren 12an eta 13an egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Sarrera askea eta doakoa da. Hitzordu honen funtsak berdintasuna enpleguan, lanpostuaren bilaketa, ekintzailetza eta nazioarteko enplegua dira. Informazioa helbide hauetan zabal daiteke: www.prestik.eus eta www.sarekin.eus.

Prestik eta Sarekin.

Laespada: “Gure enplegu-politiken ardatza txarren pasatzen ari direnak dira”

Datorren asteko asteazkenean eta ostegunean, abenduak 12 eta 13, egongo den Prestik Enpleguaren Azokan dozenaka tailer, hitzaldi eta jarduera antolatuko dira; halaber, berrogeita hamar enpresa inguruk eskatzen dituzten 140 profil profesional baino gehiagoko lan-poltsa bat edukiko du.

Azoka hau Bilboko Euskalduna Jauregian antolatuko da, Sarekin Ekintzailetasunaren Aretoarekin batera. Bi kasuetan Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak antolatuta daude, bere DEMA-Enpresa Garapena Agentziaren bidez. Prestik Azokaren kasu zehatzean foru erakundeak BBK, Bilboko Portuaren eta Euskaltelen finantza-laguntza du.

Aurreikuspenen arabera 10.000 pertsona inguru izango dira bi ekitaldietara etorriko direnak. Jardueren funtsak berdintasuna enpleguan, lanpostuaren bilaketa, ekintzailetza eta nazioarteko enplegua dira.

Informazioa, hurrenez hurren, toki hauetan zabal daiteke: www.prestik.eus eta www.sarekin.eus. Halaber, tailerretan eta hitzaldietan parte hartzeko inskripzioak irekita daude: www.prestik.eus/es/programacion eta www.sarekin.eus/es/actividades#mesasredondasytallereshorarios.

Aipatu diren egun horietan parte hartuko duten enpresek normalean bilatzen eta behar izaten dituzten lan-profilak eta euren giza-baliabideen arloko politikak ezagutzera emateko aurkezpenak egingo dituzte, topaketa horietara bertaratuko diren pertsonekin iritziak eta hausnarketak konpartituz.

Berrogeita hamar enpresa inguruk elkarrizketa pertsonalak egingo dituzte aurrez hautatu dituzten hautagaiekin, eta hitzaldien, jardueren eta tailer praktikoen programazio zabala egongo da. Bertaratzen direnek lanaren arloko orientatzaileei kontsultak egiteko aukera izango dute, eta baita ekintzailetzaren arlokoei ere.

Azoka osatzeko berariaz nazioarteko enpleguari buruzkoa izango den atal bat egongo da; bertan Eures Sareko teknikari bat eta LH eta Unibertsitaterako Erasmus+ Programakoak egongo dira.

Prestiken seigarren edizio honetan ekitaldiak, berriz ere, askotariko hitzaldien, jardueren eta tailer praktikoen programazio zabala izango du, era guztietako gaiei buruzkoak: nola definitu helburu profesionala; currriculumean Visual Thinking aplikatzea; nola ekin laneko elkarrizketa bati -betiere horiek egiteko Skype moduko forma berriak kontuan hartuta- eta, azkenik, aurkezpen profesional labur eta eragingarria bat nola egin, eta ‘video speech’ bat egitea.

EKINTZAILETZA

Berrikuntza moduan aurtengo edizioan Prestikek SAREKIN Sarearen Ekintzailetasunaren Lehen Aretoarekin konpartituko du espazioa; Areto hau euren negozio-ideia garatzeko edo abian jartzeko edo enpresa-proiektua finkatzeko orientazioa nahi duten Bizkaiko pertsona ekintzaileentzat da.

Ekintzaletzaren esperientzia goizero abiaraziko da Euskaldunako lehengo hallaren erakusketak egiteko esparruan, zertarako-eta parte hartzaileekin euren esperientziak konpartituko dituzten ekintzaileen eskutik ekintzailetzaren kultura ezagutzera emateko eta sustatzeko, parte hartzaile horiei aseko gaituen eta, aldi berean, maila ekonomikoan bideragarria den proiektu bat sortzea zilegi den ulertaraziz.

Dinamika hiru alde edo mahaitan banatuta dago eta, horien bidez, negozio bat sortzeko edo proiektu bat burutzeko eman behar diren urrats guztiak azalduko dira.

NAZIOARTEKO ENPLEGUA

Beste alde batetik nazioarteko enpleguari buruzko berariazko esparru bat egongo da; alde horretan maila europarreko enplegu eskaintzak ezagutu nahi dituzten pertsonek Eures-Lanbide Sareko pertsonal teknikoaren aholkularitza jasoko dute. Halaber, LH eta Unibertsitaterako Erasmus+ Programari buruzko espazio bat egongo da eta bertan espezialistek aholkularitza indibiduala eskainiko dute.

Azokak eta Aretoak arlo ludiko bat ere edukiko dute ekintzailetzari buruzko bakarrizketen lehiaketa batekin eta gazteen enpleguari buruzko ikuskizun musikal batekin.


Argazkiak