2019(e)ko otsailaren 22(a) 10:00

12 artisten obrak 8x4 oinetan erakusgai Rekalde aretoan, apirilaren 7ra arte

Euskara eta Kulturako Saila

Jasone Miranda-Bilbaok koordinatzen du 8x4. The flowers will start flowering erakusketa, eta laguntzaile ditu Akansha Rastogi eta Paribartana Mohanty. 243x122 cm-ko gainazal batean euren obra erakusten dute egoitza Indian duten 12 pintore, marrazkilari, argazkilari eta eskultorek. Une honetan Rekalde aretoak baditu beste bi erakusketa: Carlos Cánovas argazkilari nafarraren erakusketa inauguratu berria eta Gabinete Abstracto-ren “Trapu zikinak” izenekoa, Cristina Gutierrez-Meurs-ena.

8x4. The flowers will start flowering

Rekalde aretoan "8x4. The flowers will start flowering" izeneko erakusketa antolatu da, erakusketa kolektiboei harrera egiten dien espazio ibiltari bat. Korridoreetan, atondoetan eta beste igaroleku batzuetan kokatzen da, hormaren kontra bermatuta. Proiektua saiatzen da artisten arteko harreman berriak sustatzen eta erakunde-inguruneak arakatzen; horiek batzuetan erraztu eta beste batzuetan eragotzi egiten dute artea sakabanatzea.

DMzko (aglomeratua) pieza bat da 8x4, neurri estandarrak dituena: 8x4 oin (243 x 122 cm). Haren gainazala proiekzio-espazioa eta interfazea da. Rekalde aretoan euren lanak erakusten ari dira egoitza Indian duten 12 pintore, marrazkilari, argazkilari eta eskultore.

Gonbidatzaile aratz eta amultsua da, eztanda egiteko edo bere baitara biltzeko, infinituki luzatzeko edo uzkurtzeko ahalmena duen konfigurazio espazialarekin. Planteamendu elastikoa eta pentsaera mugikor eta kontingentea.

Lan hori Kochiko Biurtekoan erakutsi zen lehen aldiz, Indian, joan zen urtean. Gero beste leku batzuetara bidaiatuko du, eta bere edukia eraldatu egingo du, beste leku batzuetako sortzaileak erakarrita.

ARTISTAK

Ashish Sahoo (Odisha, 1989), Abhisheh Mukhjerfee-rekin (New Delhi, 1991) elkarlanean, Gagan Singh (New Delhi, 1975), Muskaam Singh (Purnea, 1991), Niroj Sathpathy (Jaipur, 1984), Priyank Gothwal (Udaipur, 1993), Priyanka Govil (Chandausi, 1985), Priyesh Gothwal (Udaipur, 1993), Shashikant Mohanty (Soro, 1994), Sonam Chaturvedi (Mathura, 1991), Sujit Mallik (Bhubaneswar, 1984) eta Tapan Mohrana (Baleswar, 1989).

*Jasone Miranda-Bilbao (Bilbo, 1964) Londresen bizi den artista eta komisarioa da. Londresen eta Indian lan egiten du. Arte Ederretako lizentziaduna Winchesterko Winchester School of Art-en, Arte Modernoaren Historia eta Teoriako masterra egin zuen Londresko Chelsea College of Art-en, eta 2006an doktoregoa egin zuen Londresko Goldsmiths College-n.

Hiru erakusketa Rekalde aretoan

Une honetan Rekalde aretoak baditu beste bi erakusketa: Carlos Cánovas argazkilari nafarraren erakusketa inauguratu berria eta Gabinete Abstracto-ren "Trapu zikinak" izenekoa, Cristina Gutierrez-Meursena.

Gainera, bilerak egingo dira artistekin: martxoaren 7an 19:00etan Cristina Gutiérrez Meursekin, Trapu zikinak erakusketaren inguruan. Sarrera doan lekuak bete arte.

Eta martxoaren 21ean, 19:00etan, bilera Carlos Canovasekin. Bisitariek aukera izango dute harekin batera ikusteko Denboran erakusketa, haren argazkigintza-ibilbideari begiratua emanez. Sarrera doan lekuak bete arte.


Argazkiak