2019(e)ko otsailaren 27(a) 12:36

Gaur egunera arte 120 emakumek erabili dute eskatu ahalako geldialdien zerbitzua Bizkaibusen

Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioako Saila

Gómez Viarren esanetan, “erantzun ona” izan du gaueko ordutegian bakarrik bidaiatzen diren emakumeen segurtasuna bermatzea helburu duen ekimen honek.

Bizkaibus

Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko diputatu Miguel Ángel Gómez Viarrek gaur goizean nabarmendu duenez, oso erantzun ona izan du, emakume erabiltzaileen aldetik, Bizkaibusek joan den urriaren 5ean emakumeentzat martxan jarritako eskatu ahalako bitarteko geldialdien proba pilotuak.

Beti esan dugu gu pozik egongo garela eraso bakar bat saihesteko balio badu edo emakume bat, gauez etxera itzultzean, seguruago sentitu dadin balio badu, adierazi du Batzar Nagusietako Ahal Dugu Taldearen ahozko galdera bati erantzunez, aste honetan Gernikako Batzar Etxean egindako kontroleko osoko bilkuran. Eta pasatu dizkidaten datuen arabera, pasa den otsailaren 20ra arte, 120 emakumek erabili dute zerbitzu hau.

Proba pilotua Bizkaibusen hiru lineatan egiten ari da: A3136 Bilbo-Barakaldo-Santurtzi; A3516 Bilbo-Mungia (Autobidea); eta A3932 Galdakao- Metro Bolueta. Linea horietan, gaueko hamar t´erdietatik goizeko seietara bitartean, bakarrik edo adingabe batekin bidaiatzen diren emakumeek aukera daukate gidariari eskatzeko edo bi geralekuren arteko punturen batean gelditzeko edo segurtasun handiagoa ematen dien guneren batean gelditzeko. Probaldia datorren apirilera arte luzatuko da.

Azalpenak eskatzen zizkion batzarkide-taldeari erantzunez, ea nahikoa prestakuntza eta informazio eman dieten Bizkaibuseko gidariei, zerbitzu honi dagokionez, noiz, nork, nola eta non jardun behar duten jakin dezaten? galderaren aurrean, Gómez Viarrek esan du joan den urriaren 10ean zehatz-mehatz azaldu zizkiela batzarkide-taldeei Bizkaibusen zerbitzu hau ezartzeko egindako jarduketak, eta xehe-xehe azaldu zuela, emakume erabiltzaileen eskariei nola erantzun jakiteko, urriaren 1eko datarekin gidari guztiei egindako zerbitzuko aginduaren edukia. Bitarteko geldiadi-eskaerak erregistratzeko jarraibideak 3 ekintza dira, 3 botoi sakatu behar dira eskaera erregistratuta gelditu dadin.

Ondo funtzionatzen ari delako frogarik onena zera da, ez dagoela inolako kexarik proba pilotua erabili duten 120 emakumeen aldetik.

Azkenik, Bizkaibuseko langileei eskertu egin die ekimen hau martxan jartzeko erakutsi duten jarrera ona, ekimen honek, etorkizunean, aukera emango digu-eta gaueko bitarteko geralekuak Bizkaibusen non ezarri zehazteko.


Argazkiak