2019(e)ko martxoaren 03(a) 11:00

Foru Aldundiak enplegagarritasunerako prestakuntza babesten du biomedikuntzaren bidez

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

%100ean finantzaturik dagoen eta Bizkaiko Ingeniaritza Graduatuen eta Industri Ingeniari Teknikoen Elkarte Ofizialak emango duen ikastaroa.

Biomedicina.

Laespada: “Biomedikuntzaren berrikuntza teknologikoa behar dugu”

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailak oso-osoan finantzatzen du Osasun eta Ongizate Ingeniaritzaren Industria izeneko ikastaroa; Bizkaiko Ingeniaritza Graduatuen eta Industri Ingeniari Teknikoen Elkarte Ofizialak emango du, biomedikuntzaren prestakuntzaren bidez enplegagarritasuna hobetzeko. 

Bigarren edizioan dagoen ikastaro hau enplegurantz eta ekintzailetzarantz bideraturik dago eta bioelektronikako gelako irakasleek emango dute, medikuntzako profesionalekin batera.  Bertan parte hartzen ari dira ingeniaritzan graduatutako hamabi pertsona langabe; eskolak elkargo profesionalean bertan emango dira 2019ko otsailetik uztailera bitartean.

Proiektu hau Industri Ingeniaritza Teknikoaren eta zerbitzu medikoen arteko lankidetza urteen emaitza izan da. Lankidetza hori medikuntzaren kalitatea edo efizientzia hobetzeko produktuak eta zerbitzuak sortzeko bideratu da; izan ere, osasun erakundeek dituzten eta etorkizunean ere izango dituzten premia asko eta asko konpondu ahalko dira industria adarreko ingeniaritza prestakuntza duten edota ingeniaritzan graduaturik dauden pertsonek prestatu beharreko proiektuen bidez; horretarako, jakina, profesional horiek osasunaren arloko ezagutza espezializatuak beharko dituzte.

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak, Teresa Laespadak, ikastaroaren aurkezpenean parte hartu eta honakoa adierazi du: gaur egun piramide baten antza baino gehiago perretxiko batena duen biztanle piramidea dugun moduan izanda, menpeko herritarren gehikuntza esponentziala izango dugu hurrengo urteetan. Hori dela eta, medikuntzako eta biomedikuntzako berrikuntza teknologikoa beharko dugu eta eremu soziosanitariokoa ere, pertsonen bizi kalitatea zaintzeko eta jagoteko. Eta horretan ezinbestekoa zaigu ingeniaritzaren jakintza.

Bigarren ikastaro honen aurkezpenean Laespada diputatuaz gain, parte-hartzaile ugari ere izan dira: Nadia Maestro, Aldalan-eko zuzendaria; Joseba Sainz de Murieta eta Javier Ortiz, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Bioelektronikako Gelako irakasleak; Manuel Sánchez Moronta, Industri Ingeniaritza Teknikoaren Eskolako Bioelektronikako Gelako fundatzaileetariko bat eta zuzendari ohia eta elkargoko gaur egungo idazkariordea; Almudena Aguirre, Bizkaiko Ingeniari Elkargoko idazkari teknikoa; Maria Pascual de Zulueta, Basque Health Cluster-eko zuzendaria, lankidetzan jardungo duena edizio honetako partaideek bio-osasunaren arloko proiektuak gara ditzaten sektore horretako enpresetan; Javier González Lodoso, Tecnaliako osasun ataleko merkatu zuzendaria; Asier Albizu, Biolanekoa, eta Juan Carlos Santamaría, Inithealth-eko komunikazio eta negozio garapeneko zuzendaria (Init taldea).


Argazkiak