2019(e)ko martxoaren 04(a) 13:01

“Bizkaiarentzako etorkizuna eraikitzen jarraituko dugu"

Ahaldun Nagusiaren Kabinetea

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Techstars Startup Week Bilbao Biscay-ren irekieran parte hartu du, Estatu Batuetako azeleragailuak ekintzaileentzat, inbertsoreentzat eta enpresentzat 25 ekitaldi baino gehiagorekin antolatu duen astea.

Techstars Startup week

Bizkaiarentzako etorkizuna eraikitzen jarraituko dugu. Eta gero horretarako derrigorrezkoa da ekintzailetzako ahalik eta ekosistemarik onena, Biscay Startup Bay. Techstars Week honek gure ekosistema sustatuko du. Munduarekin konektatuko gaitu. Honen ostean apur bat hobeak izango gara. Horrela laburtu du Unai Rementeriak zein garrantzitsua den Bizkaia bezalako lurralde txiki batentzat bere ekosistema nazioarteko nodo nagusiekin konektatuta jarraitzea.

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Juan Maria Aburto Bilboko Alkatearekin eta Armando Martínez Iberdrola Taldeko sareen negozioko zuzendariarekin batera, Techstars Startup Week Bilbao Biscay astearen irekiera-ekitaldian parte hartu du. Astea ekintzaileentzat, inbertsoreentzat eta enpresentzat da eta 25 ekitaldi baino gehiago ditu. Estatuan burutzen den lehen Techstars astea da, Rementeriak azpimarratu duen bezala.

Elkarrekin lan egiten jarraitzen dugu: arlo publikoak eta pribatuak. Eta hori ona da denontzat. Batez ere gizartearentzat. Eskerrik asko guztioi hain erraza egiteagatik. Bizkaia hobetzen jarraitzen dugu eta pertsonengan pentsatzen jarraitzen dugu. Bizkaia aukeren lurralde bihurtzen jarraitzen dugu. Gaur egun dagoeneko zerga mailan Estatuko lurraldetik lehiakorrena gara. Estatuan biztanle bakoitzeko udal-zorrik gutxien duen lurraldea gara. Onena, garrantzitsuena, aurrera jarraitzen dugula da, Bizkaiak jarraitu egiten duela, esan du amaitzeko Ahaldun Nagusiak.

Techstars Startup Week Bilbao Biscay

Aste osoan Moyuako lehengo H&M espazioa Lurraldeko startup komunitatearen bilgune izango da. Ostiralera bitartean hitzaldiak, mahai-inguruak eta networking asko egongo dira; hainbat gairen ingurukoak eta lurraldearentzat estrategikoak diren hainbat sektoreren ingurukoak: energiako eta mugikortasuneko joerak, berrikuntzaren gakoak korporazio handietan, talentuaren eta prestakuntzaren kudeaketaren inguruko esperientziak edo foodtechen etorkizuna.

Techstars-i buruz

Techstars ekintzaile onenak (dauden lekuan daudela) babesten dituen mundu-mailako sare bat da. Techstarsen parte diren startupak beste ekosistemetako ekintzaile, aditu, aholkulari, ikasle, inbertsore, korporazio eta buruekin konektatzen dira beren konpainien hazkuntzari laguntzeko. Techstarsek hiru dibisiotan jarduten du: Techstars Community, Techstars Mentorship-Driven Accelerator Programs eta Techstars Corporate Innovation Partnerships. Techstarsen azeleragailuen paper-zorroak 1.500 inbertsio gehiago barne hartzen ditu, 18 bilioi dolarretik gorako merkatu-balorazioarekin. www.techstars.com

Informazio gehiago bilbaobiscay.startupweek.co webgunean eta @StartupWeekBIO Twitter-kontuan.


Argazkiak